Banku Pertsonaleko Aqua Oro kreditu-txartela
30.000 €-ra arteko muga eskaintzen dizun txartela
- Urteko kuotarik ez duen txartela.
- Bidaietako istripu-asegurua, 760.000 €-ra artekoa.
- Bidaietako laguntza asegurua.
Txartel hau kontratatzea interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure gestorearekin.
Zure planen araberako estaldurak
Jarraitu zure eguneroko bizitzaz gozatzen eta ordaindu lasaiago zure txartelean barne den babesari esker.
- Bidaietako istripu-asegurua, 760.000 €-ra artekoa.
- Bidaietako laguntza asegurua.
- Kutxazaineko lapurreten aurkako asegurua, 600 €-ra arteko kalte-ordainarekin gertakari bakoitzarengatik, gehienezko zenbatekoa 1.200 € izanik txartel eta urteko.
Eta une bakoitzaz gozatzeko abantailak
300 €-raino komisiorik gabe
Malgutasuna zure ordainketetan
3 hilabete interesik gabe
Segurtasunik handiena zure txartelean
Izan une oro zure txartelaren kontrola. Laguntza behar baduzu, gure taldea 24 orduetan dago esanera.
- Inprimatutako zenbakirik gabe, zure txartelaren datuak ez dira ikusten; beraz, inork ezingo ditu ikusi. Gainera, CVV dinamikoa du zure online erosketetarako.
- Jakinarazpen bat bidaltzen dizugu hura erabiltzen den bakoitzean, eta, zerbait susmagarria ikusten baduzu, berehala blokea dezakezu.
- Zure txartela ez baduzu aurkitzen, app-etik aldi baterako itzali eta bertsio digital bat sortu ahal izango duzu, zeure mugikorraren bidez ordaintzen jarraitzeko.
Horrelako txartel baten bila ari zara?
Txartel hau kontratatzea interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure gestorearekin
Ezagutu Aqua Oro txartelaren xehetasunak
Ordaindu zure erosketak zure erritmora
-
Ordainketa pertsonalizatua
Ordainketa pertsonalizatuarekin, txartelarekin edo txartelaren hileroko likidazioaren ordainagiriarekin egindako edozein erosketaren ordainketa zatika egin dezakezu, betiere 50 €-koa edo hortik gorakoa bada.
Hileko kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da (kapitala eta interesak barne dituena interesak dituen ordainketa pertsonalizatua bada, eta kapitala barne duena komisioa duen ordainketa pertsonalizatu bat bada), eta hautatutako epearen araberakoa, gutxienez 3 hilabete eta gehienez 36 hilabete izango delarik. Kopuru hori hilabete bakoitzaren 5ean kargatuko da.
Lehen kuota ezberdina da bi kasuetan:
- Interesak dituen ordainketa pertsonalizatuaren kasuan, soilik interesak txertatzen dira.
- Komisioa duen ordainketa pertsonalizatuaren kasuan, geroratze-komisioa baino ez du barne hartzen.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu zein izango litzatekeen zure hileko kuota aukeratzen duzun epearen arabera.
Ordainketa pertsonalizatua interesekin ordaintzeko adibidea:
- ITN: % 21,60 urtean.
- Kredituaren muga: 3.000 €.
Aqua Oro kreditu-txartela kontratatzen duzu 3.000 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 8an, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 12 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
- Lehenengo kuota 40,83 €-koa izango da, interesak bakarrik barne.
- Hurrengo 11 kuotak 303.06 €-koak izango dira bakoitza.
- Guztira 3.374,49 € ordainduko dira, eta UTBa %23,87 izango da.
Ordainketa pertsonalizatuaren adibidea komisioarekin:
- Atzerapen komisioa: %0, %4,30, %5,20 edo %6 finantzatutako zenbatekoaren gainean, hautatutako 3, 4, 5 edo 6 hilabeteko epearen arabera.
- Kredituaren muga: 3.000 €.
Jarraian zehazten dira ordainketa pertsonalizatuaren adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin. Kasu guztietan, ITNa %0 da.
Aqua Oro txartela kontratatzen duzu, 3.000 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2024ko martxoaren 8an, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 6 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
- Lehenengo kuota 180 €-koa izango da, eta gerorapena kudeatzeko komisioa bakarrik hartuko du barne, hau da, finantzatutako zenbatekoaren % 6.
- Hurrengo 6 kuotak 500 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 3.180 € ordainduko dira, eta UTBa %18,89 izango da.
Erosketa 5 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
- Lehen kuota 156 €-koa izango da, eta barne hartuko ditu kapitalari dagokion zatia eta geroratzea kudeatzeagatiko komisioa, hots, finantzatutako zenbatekoaren % 5.20.
- Hurrengo 5 kuotak 600 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 3.156 € ordainduko dira, eta UTBa %18,43 izango da.
Erosketa 4 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
- Lehen kuota 129 €-koa izango da, eta barne hartuko ditu kapitalari dagokion zatia eta geroratzea kudeatzeagatiko komisioa, hots, finantzatutako zenbatekoaren % 4.30.
- Hurrengo 4 kuotak 750 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 3.129 € ordainduko dira, eta UTBa %17,44 izango da.
Erosketa 3 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
- Hilean 1.000 € ordainduko dira hiru hilabetez.
- Guztira 3.000 € ordainduko dira, eta UTBa %0 izango da.
Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.
Adibide adierazgarri horien UTBa 1.500 € baino gehiagoko zenbateko batentzat kalkulatu da, txartel hori ezin baita kontratatu 1.500 €-ko kreditu-mugarekin.
-
Atzeratutako ordainketa
Geroratutako revolving ordainketarekin, zure txarteleko gastuaren kuota finko bat ordaindu dezakezu hilero. Ordaintzeko modu horrek interesak ditu.
- ITN: %19,8 urtean.
Hileko kuotaren likidazio-data hilabetearen azken laneguna da. Hurrengo hilabetearen 5ean hileko zenbateko finko bat ordainduko duzu, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena.
Gutxieneko hileko zenbatekoa 30 € da, eta hortik gorako edozein kopuru aukera dezakezu.
Aukeratutako kuota, lehenik eta behin, adostutako interesak eta gastuak ordaintzera zuzentzen da eta, bigarrenik, eskuragarri jartzen ari zaren kreditua edo saldoa amortizatzera. Hori dela eta, erabilitako kreditua arrazoizko epean ordaintzea ahalbidetuko duen kuota bat aukeratzea gomendatzen dugu.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu amortizazio epea aukeratu izan duzun ordaintzeko eraren arabera, eta guztira ordaindu beharreko interesak ere, baldin baleude.
Espainiako Bankuaren revolving txartelen simulatzailea ere erabil dezakezu kalkulatzeko zure txartelaren gutxi gorabeherako kuota edo aukeratutako gastu eta ordainketa moduaren arabera hori ordaintzea amaituko duzun data.
Gogoratu zure txartelaren ordainketa modua nahi duzunean alda dezakezula.
Kouta finkoa duen revolving ordainketa geroratuaren adibidea
Adibide hau banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzko EHA/1718/2010 Aginduak eskatzen duenarekin bat egiten da. Horren baldintzek ez dute zertan bat etorri kontratuarenarekin.
Urtean 1.500 €-ko erosketa bat egiten baduzu %19,80ko interes-tasarekin eta hilean 45,49 €-ko kuota finkoa ordaintzea aukeratzen baduzu, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
- 45,49 €-ko hileko 48 kuota.
- Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 2.183,52 € izango da eta UTBa %21,76.
GARRANTZITSUA: Aqua Oro kreditu-txartelaren likidazio sistemarekin kreditua ezin da amortizatu beti 48 hileko kuota konstantetan, amortizatzeko gutxieneko zenbatekoa xedatutako saldoaren %3 delako. Horrek esan nahi du hilabete bakoitzean hurrengo kantitateetako handiena ordainduko duzula:
- Kapitalak, interesek eta komisioek osatuta aukeratutako kuota.
- Edo likidazio aurretik xedatutako saldoaren %3 gehi aldiko interesak eta komisioak.
Txartel hau kontratatzen baduzu eta egun berean, adibidez 2026ko martxoaren 8an, 1.500 €-ko erosketa bat egiten baduzu eta hilaren 5ean 37 €-ko kuota bat ordaintzea erabakitzen baduzu, 48 hilabetetan guztira ordaindu beharreko zenbatekoa 2.078,28 € izango litzateke. UTBa %21,53 izango da.
Txartel hau ezin da kontratatu 1.500 €-ko kreditu-mugarekin.
Jada ezagutzen duzu Aqua Oro txartelaren inguruko guztia
Txartel hau kontratatzea interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure gestorearekin
Zalantzarik ba al duzu?
Mugak ahaztu nahi badituzu, erabilgarri dauden Pack Viajes-en planetako bat gaitu dezakezu. Hilean 2,99 €-tik aurrera zure muga handitu ahal izango duzu eta eskudirua komisiorik gabe atera. Nahi duzunean gaitu eta desgaitu dezakezu.
Likidazio aldia hilabeteko lehen lanegunean hasten da eta azken lanegunean amaitzen da. Azken egun horretan (30ean edo 31n) sortzen da zure kreditu-txartelarekin aldi horretan egindako ordainketen likidazioari dagokion ordainagiria. Ordainagiria hurrengo hilaren 5ean kargatuko da kontuan.
Zatikatutako ordainketak hilabetearen azken egun baliodunean likidatzen dira. Egun horretan (30 edo 31) likidazioari dagokion ordainagiria sortzen da, eta hurrengo hilaren 5ean kargatzen da kontuan.
Kreditu-txartel konpletoenak
-
Aqua Oro
Urteko kuotarik gabeko txartela, zure bidaietarako oinarrizko babesa eta asistentzia eskaintzen dizuna.
- 760.000 €-rainoko istripu-asegurua
- Laguntza-asegurua bidaian zehar eta kutxazainetako lapurreta asegurua.
- 30.000 €-ra arteko mugarekin.
-
Platinum
Premium txartela, zure eguneroko ordainketak egiteko eta lasaiago bidaiatzeko pentsatutako estaldura eta zerbitzuekin.
- 1.250.000 €-rainoko istripu-asegurua.
- Laguntza-asegurua bidaian zehar eta kutxazainetako lapurreta asegurua.
- % 0ko komisioa atzerrian.
- 1.250.000 €-rainoko istripu-asegurua.
-
Infinite
Txartelik esklusiboena, zure bidaietarako estaldura eta zerbitzu esklusiboekin.
- 1.500.000 €-rainoko istripu-asegurua
- Aseguru gehigarriak eta concierge zerbitzua.
- VIP esperientziak bidaietan eta % 0ko komisioa atzerrian.
- 1.500.000 €-rainoko istripu-asegurua