Nola funtzionatzen du?

  • Zure ikasketen finantzazioa nola izango litzateken azaltzen dizugu, 5 urtetan itzultzeko 9.000 €-ko mailegu batekin, urtebeteko gabealdia duena eta hasieratik bertatik oso-osorik eskuragarri dena, 2019/12/31n formalizatua eta hilabete amaieran ordaintzekoa:

    • Interes tasa: %3,95eko ITNa
    • UTB: %4,15
    • Gabealdia: Urtebete.
    • Guztizko interesa gabealdian: 356,46 €
    • Hileroko interesen kuotak urtebetez: 30,19 € edo 29,22 €, hileko egunen arabera*.
    • Amortizazio-epea: 4 urte.
    • Hileroko amortizazio kuota iraunkorrak: 203,01 €-ko 48 ordainketa
    • Zordundutako zenbateko osoa: 10.142,95 €

    UTBaren kalkulurako kontuan hartu dira posta gastuak: hilean 0,70 €.

    Mailegu hau kudeatzeko bakarrik kontu korronte bat ireki beharrean bazara, eta kontu horrek komisiorik edukitzeko baldintzak ez badira betetzen, komisioa 120 €-koa izango da urtean. Beraz, maileguaren UTBa %6,37 izango litzateke, eta kostu osoa 10.742,95 €.

    * Hileko interesen kuotak alda daitezke hileko kuotaren likidazio-hilabeteari dagozkion egunen arabera.