Hilean kantitate finko bat ordainduta

  • 0 €-ko urteko komisioa du, kreditu-txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik. Lehen kuotan ordainduko da osorik eta kapitalari gehituko. 

    ITN: urteko %4,75

    Kredituaren muga: 6.000 €.

    Epekako ordainketa, hilero zenbateko finko bat ordainduta: Hilero zenbateko finko bat ordaintzen da, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena. Gutxieneko hileko zenbatekoa 5 € da, eta aukeratu ahal izango da handiagoa den edozein kopuru. 

    Kuota finkoko ordainketa aukeratzen bada, txartelaren kreditu-muga 6.000 € bada eta zenbateko hori duen erosketa bakarra egiten bada txartela kontratatzen den egun berean (adibidez, maiatzaren 1ean), urteko interes-tasa nominala %4,75 izanik eta 550 €-ko hileko kuotarekin (kapitala, interesak eta komisioak barne dituena), jakitera ematen dizugu 12 hilabetean ordainduko duzuna:

    550 €-ko 11 kuota. Lehen kuotak urteko komisioaren guztizko zenbatekoa du, kreditu-txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik. 30 €-koa da komisioa; ondorioz, emandako guztizko zenbatekoa baino gutxiago amortizatuko duzu.  

    96,46 €-ko azken kuota bat. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.146,46 € izango da eta ondoriozko UTBa %4,75.

    Hileko gutxieneko zenbatekoa ezin du izan "Kreditu-txarteleko kontua"-ren laburpenaren saldoaren % 3 baino gutxiago likidazioa baino lehen, gehi sortutako interesak eta dagozkion komisioak, dagokion hileko likidazio-aldian.

Ordainketa pertsonalizatua

  • Kreditu txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 0 €.

    Sistema honen bidez, txartelarekin edo txarteleko saldoarekin egindako erosketa bat atzera daiteke hileko likidazioa baino geroago, baldin eta erosketa 50 € edo gehiagokoa bada. Kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da beti (kapitala eta interesak barne) eta hautatutako epearen araberakoa izango da: gutxienez 7 kuota eta gehienez 36. Pertsonalizatutako ordainketak hilabete bakoitzeko azken egun baliodunean likidatzen dira. 

    Ordainketa pertsonalizatua interesekin 

    Kreditu txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 0 €.

    ITN: % 18 urtean.

    Kredituaren muga: 6.000 €.

    Zure txartelaren kreditu-muga 6.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 12 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, jakitera ematen dizugu ordainduko duzuna:

    lehen kuota 91,73€-koa izango da, eta soilik interesak eta kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatiko komisioaren zenbateko osoa, hots, 0 €, hartzen ditu barne. 

    Hurrengo 11 kuotak 595,76 €-koak izango dira bakoitza. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.645,08 izango € da eta UTBa, berriz, %19,63. 

    Ordainketa pertsonalizatua komisioarekin

    Kreditu txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 0 €.

    Atzerapen komisioa: % 2,9, % 3,6, % 4,3 edo % 5 atzeratutako zenbatekoan, aukeratutako epearen arabera, 3, 4, 5 edo 6 hilabetetan. 

    Kredituaren muga: 6.000 €. 

    Hemen zehazten dira ordainketa pertsonalizatuko adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin, gehieneko eta gutxieneko UTBarekin. 

    Zure txartelaren kreditu-muga 6.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 6 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu: 

    Lehen kuota 1.300 €-koa izango da, eta barne hartzen du kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeagatiko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren %5) eta kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatiko urteko komisioaren guztizko zenbatekoa, hots, 0 €.

    Hurrengo 5 kuotak 1.000na eurokoak izango dira bakoitza. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.300 € da, eta ondoriozko UTBa, berriz, %19,07. 

    Zure txartelaren kreditu-muga 6.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 3 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu: 

    Lehenengo kuota 2.174 €-koa izango da, eta barne izango ditu kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeagatiko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren %2,9), eta txartela jaulki eta mantentzeagatiko urteko komisioaren guztizko zenbatekoa, hots, 0 €. 

    Hurrengo 2 kuotak 2.000na eurokoak izango dira. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 6.174 € da, eta UTBa, berriz, %19,23. 

    Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.

    (*) Adibide adierazgarrien UTBa 1.500 eurotik gorakoa dela kalkulatu da, kreditu-muga horrekin ezin delako kontratatu txartel hori.