BBVA Connect

Zerbitzu horri esker, zure BBVA kontuekin lotutako zerbitzuak eskain diezazkizukete BBVAk baimendutako aplikazioek.

BBVA Connect BBVAko bezeroentzako funtzionaltasun bat da, bai partikular baita autonomo eta enpresentzat ere. Funtzionaltasunak BBVA partner taldeko partaide diren enpresetako webgune eta aplikazioen esperientzia errazten du.

BBVA Connect bidez hirugarren batzuen webgune edo aplikazioetara sartzean, bezeroak BBVAn erabiltzen dituen gakoak eskatuko dira. Honela, zure BBVAko datu eta zerbitzuetara sartzeko (API bidez) baimena ematen duzu, enpresa horiek balio gehigarriko zerbitzua eskaini ahal izateko.

Zure datuak era erraz, seguru eta berehalakoan partekatzeko eta integratzeko aukera eskaintzen du, hirugarren batzuen aplikazio horiek funtzionaltasun hobeak eta merkatuko zerbitzuak eskaintzeko.

Zure erregistratze prozesuak eta zerbitzu kontratatzeak azkartzen ditu, inprimakiaren datuak betetzea beharrezkoa ez da eta. Honela, zerbitzuaren prozesurako beharrezkoak diren BBVA datuak eskainiko dituzu.

Hau guztia kosturik gabe egingo da, eta sarbidea era seguruan egiten den konfiantza guztiarekin, online bankuaren kredentzialak aplikazioari eman gabe. Izan ere, kredentzialak BBVAk kudeatzen eta gordetzen ditu.

Enpresek ezin izango dute inoiz zure gakoak ikusi, datu horiek BBVAk jartzen duen pantaila batean sartzen dira eta. Behin BBVA Connect bidez konektatu ondoren enpresa bati sarbidea kendu nahi badiozu, edozein unetan baja eman ahalko duzu "Nire Profila" ataletik, zure gakoekin bbva.es webgunean sartuta, partikularren eta autonomoen kasuan.

BBVA Connect aukerarekin, enpresa batek eskainitako zerbitzu batean sartzean, zure BBVAko erabiltzaile eta gakoa eskatzen dizun pantaila bat agertuko da. Pantaila hau BBVAkoa da, eta ingurune segurua da.

Hurrengo pausoan, lehena osatu ostean, beste pantaila bat agertuko da baimentzen dituzun datuak/zerbitzuak azalduz.

Baimen hauek noiznahi baliogabetu daitezke zure gakoen bidez, bbva.es-en sartuz: Nire Profila/ Doikuntzak / Nire aplikazioak /.

Enpresa baten baimenen baliogabetzeak ez du esan nahi harreman komertzialaren amaiera izango denik; zure izenean BBVAn jarduteko enpresaren baimenak kenduko dira soilik. Litekeena da baimenak baliogabetu aurretik eskainitako edozein datu enpresan gordeta geratzea. Ezabatu nahi izatekotan, aplikazioaren enpresara zuzendu beharko zara.

Baimenak edozein unetan baliogabetu ditzakezu zure gakoarekin bbva.es-en sartuz: Nire Profila/Doikuntzak/Nire aplikazioak. 

Ikusten duzun edozein gehiegizko praktika edo irregulartasun komunikatu dezakezu posta honen bidez: ayuda.connect@bbva.com

Noiz bihurtu naiteke BBVA Connecteko bezero?

BBVA online bankuko bezero guztiek BBVA Connect erabil dezakete aurretiko inolako prozedurarik gabe; bbva.es-eko sarbide-gakoa behar duzu soilik

Prozesua BBVAko partner taldearen hirugarren baten webgune edo aplikaziotik hasiko da; ez da bbva.es bidez hasten. Web orri edo aplikazioan, BBVA Connect botoi bat ikusiko duzu zure datuak sartzeko. Erabiltzen duzun lehen aldian pantailan egongo diren baldintzak eta kondizioak onartu behar dituzu.

Zer datu partekatuko ditut nire baimena ematean?

Zure bbva.es-eko sarbide datuak EZ dira partekatuko. Inoiz ez.

BBVAren partner enpresak ikusi nahi dituen zure datuak leiho batean agertuko dira, zuk zure baimena emateko, eta eskatzen duzun zerbitzuaren araberakoak izango dira.

Hau da baimen posibleen zerrenda zure baimentzea eskatzeko:

  • Zure datu pertsonalen informazioa BBVAn.
  • Zure produktu finantzarioen eta mugimenduen inguruko informazioa.
  • Produktu berrien kontratazioa, esaterako, maileguak edo txartelak.
  • Transakzio zerbitzuak, esaterako transferentziak edo efektibo mugikorra.

Noiztik eta noiz arte baimentzen diet enpresei nire datuetara sarbidea?

  • Noiztik: Partekatu ahal den gehienezko informazioa 2007koa da, edo ondoren, oraindik BBVAko bezeroa ez izandako kasuan. Onarpen pantailan sarbidea ematen duzun datuen zerrenda eta xehetasuna erakusten da.
  • Noizarte: Baimenak baliogabetzea erabaki arte. Baimenen baliogabetze edo ezeztatzeak ez ditu jada enpresak jasotako datuak ezabatzen. Ezabatu nahi izatekotan, partekatutako enpresarengana jo beharko duzu.

Zertarako baimentzen dugu gure datuetarako sarbidea?

Beste enpresa baten bezeroa egiteko sarbidea baimentzen ari zara, beraz, zerbitzu bat eskainiko zaizu. Zein zerbitzu eskainiko dizun jakiteko, irakurri ezazu enpresaren webgunea. Orrialde honetan informazio hau zehaztuta egon behar da.

Enpresak jasotako datuak BBVAk eta zuk adostutako helbururako erabili ditzake soilik.

Nola uzten da zerbitzua?

BBVA Connect bidez emandako baimenak "Nire Profila" ataletik edozein unetan kentzeko, zure gakoekin bbva.es webgunean sartuta, partikularren eta autonomoen kasuan.

Enpresa baten baimenen baliogabetzeak ez du esan nahi harreman komertzialaren amaiera izango denik; bezeroaren izenean BBVAn jarduteko enpresaren baimenak kenduko dira soilik. Litekeena da baimenak baliogabetu aurretik eskainitako edozein datu enpresan gordeta geratzea.

Enpresa baten gehiegizko praktikak ikusi ditut, zer egin behar dut?

Ikusten duzun edozein gehiegizko praktika edo irregulartasun komunika dezakezu posta honen bidez: ayuda.connect@bbva.com.

Baimendu ditudan enpresek kargurik egin al dezakete nire kontuan?

Enpresa batzuek BBVA Connect bidez zerbitzuak sor ditzakete zuzenean haien aplikazioetan transferentzia bidezko ordainketak egiteko. Esate baterako, formakuntza kurtso bat ordaindu nahi duzun orrialde batera BBVA Connect bidez konektatzen zara, eta ordainketa transferentzia bidez egiten da. Baimentzen baduzu, enpresak transferentzia egin dezake. Baimena emateaz gain, zure mugikorrera kode bat bidaliko zaizu sms bidez segurtasun neurri gisa, eta transferentzia egiteko sartzea beharrezkoa izango da.

Zer egin behar dut nire enpresak BBVA Connect bidez BBVAko bezeroei zerbitzuren bat eskaintzeko interesa badu?

BBVA Connect inplementatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: api.market.sales@bbva.com.

Kontsultatu baimendutako enpresen zerrenda

Jakin zer enpresa baimendu dituen BBVAk BBVA Connect prozesua txertatzeko. Haietako bat izan nahi baduzu eta zerbitzuok zure aplikazioan txertatu nahi badituzu, hemen lor dezakezu informazio gehiago: www.bbvaapimarket.com