Zure datuak BBVAn
Zuregatik: datuak zureak dira eta zure baimenarekin soilik erabiltzen ditugu
Zer datu ditugu zuri buruz?
Gardentasuna funtsezkoa dela badakigunez, xehatu egin nahi dizkizugu zuri buruz dugun informazioaren adibideak eta nondik datozen.
- Identifikatzen zaituzten datuak:
Esate baterako, zure izena, posta helbidea, posta elektronikoa… Horrela zurekin harremanetan jar gaitezke gurekin dituzun, eskatzen dituzun edo kontratatzen dituzun produktu eta zerbitzuak kudeatzeko.
- Nolakoa zaren esaten diguten datuak:
Zuk ematen diguzun oinarrizko informazioa da, esaterako zure helbidea edo jaiotze-data. Horiekin erraztu egingo dizugu bezero egin nahi baduzu betetzea eskatuko dizugun informazioa betetzeko eginkizuna.
- BBVAn zure eremu pribatura sartzeko eta dokumentuak digitalki sinatzeko aukera ematen dizuten datuak:
Hor sartzen da gure online kanaletan, BBVAren webgunean eta aplikazioan, kasu, dokumentuak sartu eta sinatzeko erabiltzen duzun kodea edo gakoa.
- Zure operatibari buruzko datuak:
Adibidez, beste banku batzuetatik agregaturik dituzun produktuen transferentziak eta mugimenduak. Zure datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatu nahi da.
- Datu ekonomikoak:
Azaldu diguzun jarduera ekonomikoarekin lotuta.
Zer egin dezakezu haiekin?
Zure datuak zureak dira eta zuk kontrolatzen dituzu. Zure datuekin ez dugu inoiz ezer egiten zuk horretarako baimenik eman ez baduzu, eta zure produktu eta zerbitzuei buruzko datuak eskura dituzu beti, bbva.es webguneko edo BBVA aplikazioko eremu pertsonalean, honetarako:
- Kontsultatzeko.
- Aldatzeko okerrak direnean.
- Zure datu pertsonalak ezaba daitezela eskatzeko, salbu eta zuri zerbitzua emateko araudi kontuengatik beharrezkoak direnean.
- Guri beste entitate batzuetan dituzun datuetara sartzeko baimena emateko.
- Zuk aurrez baimena emana diguzun xede baterako zure datuak erabil ez daitezela eskatzeko.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko guztia
Gainera, eskatzen badituzu, mezu elektronikoz fitxategi batean bidaliko dizkiguzu eman dizkiguzun datuak, baita BBVArekin duzun kontratu harremanaren ondorioz lortu ditugunak ere, beste entitate batera (eramangarritasun izenez ezagutzen denaz) eraman ahal izan ditzazun.
Nola babesten ditugu?