Langabezia-prestazioen aurrerakinak
BBVAk bat egin du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (EEZP) eta Espainiako Bankuen Elkarteak (gaztelaniaz, AEB) sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin, DANArengatik eratorritako egoera dela-eta EEZPk aitortutako prestazioa duten pertsonen aldeko aurrerakinak aplikatzeko.
-
Zer aurrerakin dira?
-
Eskabidea
-
Epeak
- Aurrerakinaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da: DANArengatik eratorritako egoera dela-eta EEZPk onartutako langabezia-prestazioa onartzeko ebazpenean jasotzen den eguneko zenbatekoa bider ebazpen horretan jasotzen den sortzapenaren hasiera-datatik ebazpen hori onartzen den hilabetearen aurreko hilaren azken egunera arte dagoen egun kopurua. Ondorio horietarako, kontuan hartu behar da hilekoak 30 egunekoak direla beti.
- Uneko hilabeteko soldata ez da aurrerakinean sartzen, EEZPren prozesu arruntean kobratuko duzu, hilabete hasieran ordaintzen baita (normalean, hilaren 10ean).
- Aurrerakinaren ordainketa:
- Ordainketa transferentzia gisa egotziko da, agindu-emailea BBVA izango da eta oharren eremuan "LANGABEZIA-PRESTAZIOAREN AURRERAKINA" adieraziko da.
- Ordainketa egingo da baldin eta EEZPk BBVAri bidali badio zure eskaera-espedienteari buruzko informazioa. Horrela ez bada, eskaera gorde eta egunero egiaztatuko da EEZPk berresten duen arte.
- Aurrerakina ezeztatzea:
- Aurrerakina kontuko kargu batez ezeztatuko da, "LANGABEZIA-AURRERAKINA EZEZT." oharrarekin.
- Aurrerakinaren ezeztapena hileko EEZP ordainketa prozesatzen den egun berean egingo da, normalean hilaren 10ean, eta EIN ABONUA - LANGABEZIAREN ORDAINKETA" kontzeptuarekin abonatuko da. Ezeztatzea automatikoki egingo da.
Enplegu Zerbitzu Publikoak SMS, posta elektroniko edo posta arrunt baten bidez jakinarazten dizu hori aitortzen dizutela, erakundeak zure harremanerako datuak jaso izan baditu, betiere.
Prestazioaren onarpena berresten denetik aurrera eska dezakezu aurrerakina BBVAn, betiere, prestazioa helbideratu duzun erakundea bada.
EEZP erakundeak zure harremanetarako daturik ez izateagatik ez baduzu berrespen hori jaso, aurrerakina eskatu ahal diguzu, baina jakinarazten dizugu ez dugula ordainduko EEZPk BBVAri azaldu arte prestazioa onarturik dagoela.
Aurrerakina zure bulegoaren eta Contigo Taldeko kudeatzaileen bidez eska daiteke.
Kudeatzaile Taldearekin harremanetan jartzeko, sartu BBVA.es webguneko edo zure BBVA app-eko Posizio Globalean (zure sarbide-gakoak idatzita) eta goiko menuan sakatu "Nire kudeatzailea" aukeran. Bertan aurkituko dituzu harremanetarako datuak.