Cyber Monday Estatu Batuetan hasi zen ospatzen, baina ezaguna joan da egiten beste herrialde batzuetan ere, adibidez Alemanian, Argentinan, Australian, Brasilen, Kanadan, Txilen, Kolonbian, Ekuadorren, Espainian, Japonian, Indian, Perun, Portugalen, Erresuma Batuan, etab.
Abenduak 1
Cyber Monday
Cyber Monday-ren jatorria
Cyber Monday delakoa ekitaldi 'digital' bat da, zeinetan ecommerce eta online saltokiek deskontu handiak eskaintzen dizkieten kontsumitzaileei euren produktu askotan. Hasieretan, marka teknologokien kontua bakarrik zen, baina denborarekin beste sektore batzuk ere elkartu zaizkie. 2005ean sortu zen online erosketak bultzatzeko helburuarekin (garai hartan, nolabaiteko mesfidantza zegoen erosketak Interneten egiteko). Gaur egun, merkataritza elektronikorako urterik garrantzitsuena da (Black Friday-ren ondoren).
Noiz egiten da Cyber Monday?
Cyber Monday 2025 abenduaren 1ean ospatuko da edo, beste era batera esanda, Black Friday egunaren ondorengo astelehenean. Horrek tradizioari eusten lagundu dio, eta ez da aldatu 2005ean ospatzen hasi zenetik.
Cyber Monday-ko eskaintza eta sustapenak
Cyber Monday egunean eskaintza eta deskontu asko aurki daitezke merkataritza elektronikoko online saltoki eta plataformetan. Mota guztietako produktuek (hasi ordenagailu eta mugikorretatik eta liburu edo arropataraino), zenbait kasutan, %80raino ere murrizturik dute euren prezioa, eta errazago da horiek eskuratzea.
Cyber Monday-ko zure erosketak finantzatu nahi badituzu, simulatu zure mailegua
Informazio gehiago behar duzu?
Cyber Monday-ko eskaintzak 24 orduz bakarrik egoten dira. Hori dela eta, online saltokiek deskontu handiak (%30-%40 produktu guztietan) eskaintzeko aprobetxatzen dute eguna, eta aurrezki esanguratsua dakar ohiko egun batekin alderatuta.
Cyber Monday-ko zure erosketak ordaintzeko aukerarik onena kreditu txartel bat erabiltzea da. Online erosketak segurtasun handiagoz egiteko aukera emango dizu eta zure erosketak finantzatu ahalko dituzu, epeka ordainduz.
Black Friday-ko (Ostiral Beltza) erosketak denda fisikoei aplikatzen diren bitartean, Cyber Monday-koak (Astelehen Zibernetikoa) soilik online izaten dira. Eskaintza handiak aurki ditzakezu online saltoki askotan (Amazon, Ikea, Media Markt, El Corte Inglés) eta baita Interneten funtzionatzen duten beste plataforma edo zerbitzu batzuetan ere.
Cyber Monday-a 2005. urtean sortu zen, online saltokiak deskontu handiak eskaintzen hasi zirenean Black Friday-arekin lehiatzeko. Garai hartan lanetik egiten ziren online erosketak. Hori dela eta, Black Friday-ren edo Esker Oneko Egunaren ondorengo astelehena hautatu zen.
Beste data garrantzitsu batzuk
-
Informatikaren Eguna
Informatikaren Eguna abenduaren 9an ospatzen da eta diziplina horrek XX. mendean (eta XXI.enean) mundu osoan bete izan duen egiteko garrantzitsua oroitzen du. Horri esker, pertsonak elkar konektaturik daude eta beren artean datuak eta informazioa bidaltzea errazten da. -
Eguberri Eguna
Eguberri Eguna kristautasunaren egunik garrantzitsuenetakoa da. Jesu Kristo Betleemen jaio zela ospatzen da. Eguberri Eguna familian batu eta biltzeko eguna da. -
Errege Eguna
Errege Eguna urtarrilaren 6an ospatzen da. Erlijio jatorriko jaiegun bat da, eta Orienteko hiru errege magoak -Meltxor, Gaspar eta Baltasar- Belenera iritsi zirenekoa gogoratzen du.