Irailak 27
Turismoaren Munduko Eguna
Zer ospatzen da Turismoaren Munduko Egunean?
Turismoaren Munduko Eguna TMEk (Nazio Batuen Turismoaren Munduko Erakundea) antolatutako ekitaldi bat munduari ezagutzera emateko turismoak duen garrantzia, eta baita hark duen inpaktua ere maila sozialean, kulturalean, politikoan eta ekonomikoan. Nahiz eta ospakizuna Torremolinosen (Espainia) ezarri zen 1979an, lehen aldiz 1980an egin zen gai bakar baten inguruan: "Turismoaren ekarpena kultura-ondarea, bakea eta elkar ulertzea zaintzeko". Orduz geroztik, edizio bakoitzaren lema zehatza TMEk aukeratu ohi du aldez aurretik.
Noiz ospatzen da Turismoaren Munduko Eguna?
Turismoaren Munduko Eguna irailaren 27an ospatzen da urtero 1979tik. Data hori aukeratu zen bat zetorrelako munduko turismoarentzat mugarri garrantzitsuenetako bat zenarekin: TMEren Estatutuen onarpena (1970ean).
Zer da turismoa Espainiarentzat?
Turismoa da Espainiaren motor ekonomikoa. 2019an Hosteltur komunikabideak lortutako datuetan oinarrituta, sektore horrek Espainiako BPGren %14,6 eratzen du, eta 175.000 milioi euro baino gehiagoren sarrerak eta 2,8 milioi lanpostu sortzea esan nahi du horrek. 2010. urtetik 2018. urtera bitartean %3,38ko batez besteko hazkundea izan zuen, eta pandemiaren ondoren (%5 izatera iritsi zen 2020an) protagonismoa berreskuratuz joango dela espero da datozen urteetan.
Zer turismo mota egin daiteke Espainian?
Espainian hainbat turismo mota egin daiteke:
- Eguzki eta hondartzako turismoa: duten eguraldi onagatik, batik bat udako hilabeteetan, kostaldeko jomugak (esaterako, Valentzia, Alacant, Malaga edo Bartzelona) dira turistek gehien aukeratzen dituztenak oporrak igarotzeko.
- Landa turismoa: euren atseden egunetan giro lasai eta erlaxatuagoa nahiago dutenentzat. Galizia, Asturias edo Kantabria dira gure geografian bisitatzeko tokietako batzuk, turismo mota horren zale izanez gero.
- Barruko turismoa: beste herrialdeetako azpimarragarriena ezagutzera irten ordez bere herrialdeko bazterrik ederrenak ezagutzea erabakitzen dutenek egiten dutena da.
- Turismo jasangarria: edozein jarduera ingurumenari eta tokiko kulturari inpakturik txikiena eraginez burutzen dena da.
Horiekin batera, badira beste turismo mota batzuk ere, gastronomikoa adibidez, jaki gozoenak dastatzeko aukera ematen duena; enoturismoa, ardoa maite dutenentzat; edo abenturazkoa, oso aktiboak diren eta kirolaz bete-betean gozatzen duten pertsonentzat.
Munduan zehar egiten dituzun bidaiak finantzatu nahi badituzu, simulatu zure mailegua
Informazio gehiago behar duzu?
Ez. Paperik gabeko Mailegu Azkarrak egun BBVAn konturik ez duten pertsonei zuzenduta dago. Baina gogoan izan ezen interes-tasan %1eko murrizketa lortu nahi baduzu, BBVAn kontu bat ireki eta nomina edo pentsioa helbideratu behar duzula mailegu azkarraren iraupen osoan zehar.
Beste data garrantzitsu batzuk
-
Hispanitatearen Eguna
Hispanitatearen Egunean Cristobal Colón Guananí irlara iritsi zenekoa oroitzen da, "Amerikaren aurkikuntza" gisa ezagutzen dena, Europaren eta Amerikaren arteko lehen harremana ekarri baitzuen. -
Energia Aurrezpenaren Munduko Eguna
Energia Aurrezpenaren Munduko Eguna urriaren 21ean ospatzen da. Bere helburu nagusia da energiaren aurrezpena sustatzeko ekintza txikiak burutzeak duen balioaz kontzientziatzea. -
Halloween
Halloween jatorri zeltiarreko jai bat da, eta hildakoen izpirituak bizidunen mundura itzultzen zirela esan nahi zuen. Santu Guztien Egunaren bezperan ospatzen da, eta denborarekin tradizioa mundu osora zabaltzen joan da.