Aurrezkia automatizatu eta gastua kontrolatu
Aurrezkia automatizatu eta gastua kontrolatu
Adimen artifizialeko tresnen laguntzaz hitz egiten du podcast honek.
Lortu nahi dugun edozein helbururen aurrean, iraunkortasuna behar dugu eta, batez ere, plan bat. Adibidez, bizitza osasuntsuago bat izatea erabakiz gero, eguneroko ohitura batzuk aldatu behar genituzke. Aurrezkiarekin gauza bera gertatzen da. Horrez gain, doikuntzak egitea eskatzen du egunerokoan finkatutako helburua lortzeko.
Beti kostatzen da dirua irabaztea baina oso bizkor egiten du alde ez badira gastuak kontrolatzen. Jende asko gehiago aurrezten saiatzen da eta, batzuetan, amaiera onik ez duten hainbat estrategia abiarazten dituzte, izan iraunkortasun faltagatik edo epe laburrerako sariak lehenesteagatik. Aurrezteko eta osasun finantzarioa zaintzeko gakoetako bat da poltsikoan eragina izatea lortzen duten ohitura jakin batzuk hartzea.
Horregatik, gomendagarria da mekanismo batzuk jarraitzea gastuak gehiago doitzeko. Gure buruari galde diezaiokegu zerbait benetan nahi dugun edo behar dugun. Eguneroko jardueretarako beharrak estaltzera bideratutako erosketak aztertu ditzakegu. Horrez gain, sistema bat sor liteke non ehuneko bat aldizkako gustuetara bideratuko litzatekeen.
Beste puntu garrantzitsu bat izango litzateke ezinbestekoak ez diren gastuak identifikatzea. Hau da, planifikatu gabe dauden eguneroko produktuen erosketak, garrantzitsuak ez diruditenak, inurri gastu gisa ezagutzen direnak. Eta behin horiek hautemanda, horiei aurrea hartu dakieke eta, ondorioz, kontrol hobea izan daiteke. Azkenik, baina garrantzitsua hori ere, beharrezkoa da kontsumo-ohiturak zaindu eta horiek zure beharretara moldatzea.
Baina egia da gure kontuak kontrolatzea ez dela beti erraza izaten. Horregatik, BBVAn Programatu zure kontua zerbitzua eskaintzen dizugu; arau errazetan oinarritzen da eta kontuak automatikoki kudeatzen laguntzen dute, horrela, beti horien gain egon beharra saihestuz. Tresna honek hainbat funtzionaltasun ditu. Horietako bat da gutxieneko saldo bat ezarri ahal izatea. Aukera horrekin muga jar daiteke kontuan, adierazitako kopurua jaistea saihesteko.
Eta hori gertatuko balitz, intsuldaketa bat egingo litzateke bigarren kontu batetik. Hura aurretik esleituko da eta beti saldoa izan beharko du. Horrela, inoiz ez da gaindituko adierazitako lerroa. Halaber, gehieneko saldo bat ezar daiteke; hau da, gehieneko muga finkatzen da eta dirua gainditzean, esleitutako beste kontura bideratuko da. Horrek aukera ematen du errazago aurrezteko, izan ere, soberan dagoen dirua ez dago gastuen kontuan.
Programatu zure kontua, gainera, oso erabilgarria da zordunketa-txartelarekin egindako ordainketako mikro aurrezkirako. Prozesua erraza da, txartel horrekin egindako erosketa bakoitzean, hurrengo eurora arte falta den itzultzea transferitu egin daiteke, aurrezki-kontura, pentsio-planera edo inbertsio-funtsera. Adibidez, 14,75 euroko gastu bat baduzu, 15 eurora iristeko falta diren 25 zentimoak aipatutako aurrezki-kontura bideratuko dira.
Zerbitzuaren beste funtzionaltasun bat da nominako aurrezkia. Honek esan nahi du intsuldatu egin daitekeela soldata edo pentsioaren zati bat automatikoki beste kontu batera. Horrela, kontu korrontean diru hori ez ikusteak errazago egiten du hura aurreztu ahal izatea. Alderantziz ere egin daiteke, intsuldaketa hori hilaren hasieran egin beharrean amaieran egingo litzateke.
Hilaren amaierako aurrezki-aukera horrekin, aukera izaten da aurrezkiak handiagotzeko, modu pasiboan eta automatikoki, saldoaren ehuneko bat beste kontu batera bidaliz hilabete bakoitzaren amaieran. BBVAren aplikazioan eskuragarri dagoen Mi día a día aukera ere existitzen da, non aurrekontu batzuk sor daitezkeen dirua hobeto antolatzeko.
Baina Programatu zure kontua aurrerago doa eta aukera ematen du aurrekontu horretatik sobera geratutako dirua beste kontu batera intsuldatzeko. Hortaz, handiagotu daiteke aurrezki-kontua ia nabaritu gabe eta automatikoki.
Arau batzuk sortu besterik ez da egin behar, zeinak egikarituko dituzten diru-intsuldaketak modu automatizatuan kontu korrontetik aurrezki-kontu batera, erabakitako aldizkakotasunarekin.
Aurrezki-metodo asko daude, gehienak planifikazioan, diziplinan eta zentzuan oinarrituak. Baina horretaz guztiaz gain, aurrezkia automatizatzeko eta gastuak kudeatzeko sistema bat izanez gero, errazagoa izango da eta nola eta zenbat aurrezten den adi egon beharrik gabe. BBVAren aplikazioak finantza pertsonalak hobeto kudeatzen laguntzen du, lasaitasun handiagoarekin bizi ahal izateko.