Zeintzuk dira kredituaren eta maileguaren arteko ezberdintasunak?
Zeintzuk dira kredituaren eta maileguaren arteko ezberdintasunak?
Adimen artifizialeko tresnen laguntzaz hitz egiten du podcast honek.
Batzuetan, dirua aurrezten edo gastuak kontrolpean eramaten tematzen bagara ere, ustekabeko beste batzuk sortzen dira, eta kanpoko laguntza eskatu beharrean izaten gara. Kasu horietarako, aukeren mundu bat zabaltzen zaigu... Hobe ote da mailegu bat eskatzea? Edo gomendagarriagoa da kreditu-lerro bati heltzea?
Zalantza horiek oso ohikoak dira. Pertsona askok pentsatzen dute gauza bera dela, baina alde handia dago bien artean diruaren erabilgarritasunaren inguruan.
Mailegu batek eskatzen duzun diru guztia aldi batean, mailegua emandakoan, eskura izateko aukera ematen dizu. Kreditu bat, aldiz, kreditu-txartel baten bidez eskuratzen da normalean. Txartel horrekin, nahi dugunean dirua eskuratu ahal izango dugu, esleituta ditugun beharren eta mugen arabera.
Beraz, bataren edo bestearen alde egin aurretik, lehenik eta behin ondo aztertu behar da zer behar dugun, diru horrekin zer estali nahi dugun eta zer epe dugun erabiltzeko.
Adibidez, etxe bat erosi berria baduzu eta horrek obrak behar baditu, normalena mailegu bat eskatzea da, behar adina aurrezkirik ez baduzu. Aldiz, erosi duzun etxea bizitzeko eta altzariz hornitzeko prest badago, kreditu-txartel bat eskatu ahal izango duzu eta pixkanaka erabiltzen joango zara etxetresna elektrikoak edo altzariak erosi ahala.
Oro har, maileguak aldez aurretik ezagutzen dugun zenbatekoa ordaintzeko izaten dira, eta kreditua, berriz, gastu puntualetarako edo pixkanaka sortzen doazen gastuetarako. Gainera, erabakia ez du zertan mende egon behar diru guztia bat-batean behar duzun ala ez, badira kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk ere, esaterako interesak. Maileguan, eman diguten kapital guztiari dagozkion interesak ordainduko dira. Aitzitik, kredituan, erabili dugun diruari dagozkion interesak bakarrik ordainduko ditugu, eta ez bankuak gure eskura jarri duen diru guztiarengatik.
Dena den, kontuan izan behar da kreditu-txartel batek mailegu batek baino interes handiagoak izan ditzakeela. Onena da mailegu bat eskatu aurretik BBVArena bezalako simulatzaile baten bidez kalkulatzea horren baldintzak. Bertan, behar duzun zenbatekoa eta itzuli nahiko zenukeen epea aukeratu ahal izango dituzu, eta hiru minuturako eskura izango duzu informazioa.
Itzultzeko orduan ere alde handia dago maileguaren eta kredituaren artean. Maileguan, dirua hileko kuoten bidez itzultzen da, eta, diru gehiago eskuratu nahi bada, mailegu berri bat eskatu behar da. Kredituari dagokionez, berriro erabil dezakezu itzuli ahala, ez baduzu gainditzen erakundeak ezarritako muga, betiere.
Kreditu-txartelei dagokienez, BBVAk txartel-aukera handia du, pertsonaren beharren eta eman diezaiekeen erabileraren arabera, beste abantaila gehigarri batzuekin, gainera. Adibidez, hor duzu Aqua Máxima txartela, harpidetza nagusien %10 itzultzen duena, edo Repsol Más Visa Crédito txartela, kreditu-lerroaz gain erregai-kontsumoari lotutako deskontuak ere eskaintzen dituena.
Aukera asko daude, eta normala da zalantzak izatea ondoen zein egokitzen zaizunari buruz. Baina kredituekin bezala, BBVAk txartelen konparatzaile bat jartzen du bezeroen eskura, interesatzen zaizkizun guztiak aurrez aurre jartzeko, eta, begiratu bakar batean, zuri ondoen egokitzen zaizuna zein den jakiteko.
Azkenik, mailegua edo kreditua eskatu aurretik, kontuan hartu behar duzu noraino zorpetu zaitezkeen. Izan ere, itzuli ahal duguna baino zor handiago hartzen badudu, gure finantza-osasuna jokoan jar dezakegu.
Zorpetzeko dugun gaitasuna kontuan hartu behar da beti. Hori zein den jakiteko, hileko diru-sarrerak kalkulatu eta emaitza 0,35ekin biderkatu besterik ez duzu egin behar. Gogoratu ez dela komeni hileko diru-sarreren %35 baino gehiago zuzentzea finantza-betebeharrak estaltzera.
Aholku eta argibide horiek guztiak kontuan hartuta, kreditu edo mailegu bat aukeratzea askoz ere zeregin eramangarriagoa izango da.