Nola txertatzen dira arau automatikoak zure eguneroko kudeaketan?
Nola txertatzen dira arau automatikoak zure eguneroko kudeaketan?
Adimen artifizialeko tresnen laguntzaz hitz egiten du podcast honek.
Begiak ixten badituzu, oraindik ikusten duzu: kolpe lehor bat eta... Zast! Txerrikume itxurako zure itsulapikoa mila puska eginda. Eta, barruan, txanponak. Hiru, lau, bost. Hainbeste dira, hasieran kontaezinak diruditela. Baliteke billete solte bat edo bi ere egotea. Hemen, izan ere, denak batzen du. Saihesten jakin zenuen gastu apetatsu bakoitza. Eta aurrezteko keinu txikitxo baina kontzientziatu haien segida. Gaur, zure saria mahai gainean dago, altxor aurkitu berri bat bezala.
Aurreztea, helduaroan ere, ez da haurtzaroan egiten zenuenaren oso bestelakoa. Sekretua eraman onekoa, diziplinatua, metodikoa izatea da beti. Baina, horrenbeste kostatu behar da? Horren maldan gora egin behar al da? Zorionez, ez. Izan ere, gaur egun, aurrerapen teknologikoek tresna errazak jartzen dizkigute eskura, biharko gordetzea errazago jartzen digutenak.
Zientziak frogatu du giza garunak sariak oso epe laburrean lehenesteko joera duela. Hala ere, berehala asetzeko joera horrek, batzuetan, gure finantza-osasuna arriskuan jar dezake. Hori dela eta, aurreztea zaintzeko, ezinbestekoa da eguneroko ohitura txiki horiek guztiak bereganatzea, denboran iraun eta gure poltsikoetan eragin handia lortzen baitute.
Biribiltzearen Araua mikroaurrezki modalitate oso praktikoa da BBVAko bezeroa bazara: zenbateko zehatza ez duen erosketa bat egiten duzun bakoitzean, hurrengo eurora arteko 'itzulkinak' aurrezki-kontu batera transferituko dira edo, bestela, zure pentsio-planera edo BBVAren inbertsio-funtsera.
Azken aukera hori BBVA app-etik bakarrik egin daiteke. Lehenengo kasuan, eta adibide gisa, 6,50 € balio duen kamiseta bat erosten baduzu, 7 € bete arteko 50 zentimoak zure aurrezpenerako duzun kontura joango lirateke automatikoki.
Era berean, BBVAren Metas kontuak zure aurrezteko gaitasuna maximizatzen ere lagun diezazuke. Horren berririk bez baduzu, horren funtzionamendua azaltzen dizugu, oso erraza da: ireki zure Metas kontua eta finkatu helburu bat; hau da, zenbat aurreztu nahi duzun eta zenbateko denboran lortu nahiko zenukeen idatziko duzu.
Metas kontuaren abantaila ugarien artean, interesgarria da azpimarratzea aldi berean bost helburu ezberdin ere ireki ditzakezula, eta aurreztutako zenbatekoa handitzen lagunduko dizuten aldizkako ekarpenak programatzeko aukera eskaintzen duela. Gainera, administrazio-komisiorik eta mantentze-komisiorik ez duen banku-kontu mota bat da, eta Europako Esparru Ekonomikoaren barruko online transferentziek ere ez dute inolako kosturik.
Metas kontuaren aldeko beste abantaila bat bere eragiketaren sinpletasunean datza: intsuldaketak lotutako zure BBVA kontutik besterik ez dituzu egin behar, horietako bakoitzari zure aurrezki-helburua esleituz. Eta, jakina, zure aurrezkiak beti erabilgarri egongo dira behar dituzunean, kostu edo zigorrik gabe.
Zure egunerokotasunaren kudeaketan arau automatikoak txertatzeko orduan, ez zenuke inoiz ahaztu behar aurrezki-tip horien funtsezko ardatzetako bat: 'Ordaindu lehenengo zeure buruari' doktrina edo, beste hitz batzuez esanda, har ezazu aurreztea nahitaezko gastu finko saihestezin gisa.
Normalean, diru-sarrerak lortzen direnean, pertsonek beren behar eta nahietan gastatzeko joera izaten dute, eta soberan geratzen dena aurrezteko uzten dute, zerbait soberan geratzen bada, hilaren amaieran. ‘Lehenengo ordaindu' arauak ideia hori alderantziz jartzearen alde egiten du eta, horrela, gastuen ordena alderantzikatu.
Lehenik eta behin, proposatzen dizu zure diru-sarrerak kobratu bezain laster kopuru finko bat aurrezkira bideratzea, eta, ondoren, zure gainerako ekonomia kudeatzea. Jakina, inoiz ez zenuke aurrezpenerako gorde behar zure gainerako finantzak arriskuan jar ditzakeen zifra bat.
Hau da, ez saiatu komeni baino azkarrago aurrezten. Baina, denboran zehar 'Ordaindu lehenengo' araua aplikatzen baduzu, epe ertain eta luzera zure aurrezte-ahalmenean inpaktu handia lortuko duzu, eta finantza-estresa murriztuko duzu ezustekoen edo eragozpenen aurrean.
Erosketak biribiltzearekin batera, BBVA app-eko “Programatu zure kontua” izeneko tresnak aukera bat du zure nominarekin zuzenean aurrezteko. Funtzionaltasun horrekin, automatikoki intsulda dezakezu zure soldataren edo pentsioaren zati bat beste kontu batera, jaso eta berehala. Horrela, zure kontu korrontean bildutako dirua ikusten ez duzunez, errazagoa izango zaizu ahalegin gutxiagorekin aurreztea.
Eta, azkenik, gogoan izan une oro ezen aurrezkiaren eta gastuen kontrolaren oinarria, hain zuzen, planifikatzen, sarrerak eta ordainketak aurreratzen eta, batez ere, oso konstanteak izaten jakitean datzala. Haurtzaroan txerritxoaren itsulapikoa egonarriz eta kemenez txanponez betetzen zenuenean bezala, gehiago kabitzen ez zen arte.