Nola funtzionatzen dute eguzki-panelek?

Eguzkiarekin, panelek energia sortzen dute, berehala erabil dezakezuna. Kontsumitzen ez duzun zatia (gainerakoa) argindar-sarera joaten da eta konpainiak ordaindu egingo dizu zure eguzki-instalazioak sortzen duen soberakinagatik. Ez dagoenean eguzki-argirik eta panelak ez direnean ari energia ekoizten, ohiko sarea erabiliko duzu.

1. Eguzki plakak

Eguzkiaren energia bildu eta elektrizitate bihurtzen dute.

2. Inbertitzailea

Paneletatik jasotzen duen energia zuzena korronte alternoan bihurtzen du (etxean erabiltzen duzuna)

3. Kontagailua

Etxebizitzaren ohiko kontagailua da.

4. Sare elektrikoa

Argindarrik gabe inoiz gera ez zaitezen, sarera konektatuta jarraituko duzu eta energia hori erabiliko duzu panelek elektrizitatea sortzen ez dutenean.