Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Berokuntza-sistema aerotermikoa edo geotermikoa instalatzea
Zure isurpenak gutxitzea leta jasangarriago kontsumitzea lortuko zenuke.
Haizearen eta lurraren barruko beroa aprobetxatzen dituzten berokuntza-sistemak dira.
Kontuan izan bere onurak zure berokuntza-sistema aldatzea pentsatzen ari bazara:
- Oso energia elektriko gutxi behar dute funtzionatzeko, beroa iturri naturaletatik ateratzen baitute, eta horrek zure argiaren fakturan aurreztea dakar.
- Energia-iturri nagusia berriztagarria da eta ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen; beraz, oso iraunkorra da.
- Instalazio geotermikoak edo aerotermikoak ugaritzeak ikatzaren eta beste erregai fosil batzuen kontsumoa murrizten du.
Zure berokuntza- edo galdara-sistemaren ordez sistema aerotermikoak edo geotermikoak erabiltzeak zure isurketak murrizten laguntzen du.