Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna
Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.
Kilo bat haragi gorrik 4 kg karbono isurtzen ditu
Zerk sortzen ditu isurpen horiek?
Horren isurpen gehienak zuzenean animaliekin lotuta daude. Hausnarkariek metano asko sortzen dute digestioa egitean, eta metanoa da berotze globala eragiten duten gasetako bat.
Abeltzaintzak isurpenak eragiten ditu ustiategietan erabilitako ongarrien, traktoreen eta makineriaren erabilerarengatik ere.
Zein ekintzek murriztu ditzakete isurpen horiek?
Kategoria ezberdineko jakiak erabilita menuak orekatzeak eta hurbilean eta modu iraunkorrean ekoiztutako produktuak aukeratzeak dietarekin lotutako isurpenak murrizten lagun dezakete.