Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Bertako eta sasoiko produktuak kontsumituta
Elikagaien zure kontsumoa jasangarria izatea lortuko zenuke.
Erosketa egitean ere isurpenak egiten ditugu. Horietako gehienak produktuak hazi edo ekoitzi diren lekutik garraiatzetik eratorritakoak dira, baita hotz-kameretan kontserbatzetik ere.
Kontuan hartu ideia hauek zure menua planifikatzean:
- Aztertu kontsumitzen dituzun elikagaien jatorria; distantzia luzeetatik garraiatuz gero, isurpen-bolumen handia sortzen da.
- Saia zaitez sasoikoak izan daitezen, kameretan gordez edo negutegietan ekoitziz handitu egiten dira horien isurpenak eta murriztu egin ditzakete euren propietateak.
- Ahal den guztietan, erosi zure etxetik gertu dauden negozioetan, autoa erabili beharrik ez izateko. Aztertu, gainera, produktuaren aprobetxamendu ezaren aurkako politikarik duten.
- Erosi behar duzuna eta saiatu elikagaiak alferrik ez galtzen.
Ideia horiek kontuan hartuta, zure kontsumoa arduratsuagoa izango da gizartearekiko eta ingurumenarekiko. Gainera, tokiko ekonomia hobetzen lagunduko duzu.