Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna
Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.
Hotel batean lo egiteak 3 kg karbono dioxido sortzen ditu gau bakoitzeko
Zerk sortzen ditu isurpen horiek?
Gelen argiztapena eta klimatizazioa edo bakoitzaren eskuoihal eta arropen garbiketa, esaterako.
Zer egin dezakezu murrizteko?
Ahal izanez gero, garrantzitsua da ostatu arduratsuak aukeratzea; adibidez, erabilera bakarreko baliabideak gutxitzen eta argiztatzeko sentsoreak jartzen dituztenak edo gau bat baino gehiagoko egonaldietan eskuoihalak edo maindireak egunero aldatzen ez dituztenak.