Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna
Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.
Egunero dutxatzeak 109 kg karbono dioxido sortzen ditu urtean
Zerk sortzen ditu isurpen horiek?
5 minutu inguru dutxatzeak 90 eta 200 gramo inguru karbono isurtzen ditu gas galdara erabiliz, eta 500 gramo inguru, berriz, galdara elektrikoa erabiliz gero.
Zein ekintzek murriztu ditzakete isurpen horiek?
Adibidez, dutxa luzeak saihestea, xaboia eman bitartean txorrotak ixtea eta ura ez izatea oso tenperatura altuan. Horrez gain, oso garrantzitsua da aireztatzailea duten dutxa-buruak erabiltzea, benetan kontsumitzen dena baino ur gehiago denaren sentsazioa ematen dutelako, eta beraz, murriztu egiten da berotu beharreko ur-bolumena.