Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Paketatze gutxiagoko produktuak aukeratzea
Zure etxeak sortzen duen hondakinak gutxitzea ekarriko luke.
Nola gutxitu ontzi kopurua?
Etxeetan sortzen diren hondakin gehienak kontsumitzen ditugun elikagaiak biltzen dituzten ontzietatik datoz.
Probatu ideia hauek horien bolumena murrizteko:
- Erabili ontzi itzulgarriak edo berrerabilgarriak, ahal den guztietan.
- Saiatu ontzi birziklagarriak dituzten produktuak erosten, eta saihestu beharrik gabeko bilgarriak dituztenak.
- Ahal den guztietan, erabili edukiera handiagoko ontziak eta saihestu banaka erabiltzen direnak.
- Produktuaren kalitatea zaintzeko beharrezkoa ez bada, produktua ez biltzeko eskatu.
- Aukeratu poltsa biodegradagarriak eskaintzen dituzten edo zure ontzi berrerabilgarriak eramateko aukera ematen dizuten establezimenduak.
Beharrezkoak ez diren bilgarriak saihestuz, horiek fabrikatzeko baliabide gutxiago erabiltzen laguntzen duzu, eta murriztu egiten duzu hondakinen bolumena, behar bezala ez birziklatzeko aukerak eta, are, horiek milaka urtez kutsatzen jardutea.