Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna
Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.
Inportazioko bakero batek 6 kg karbono dioxido sortzen ditu
Zerk sortzen ditu isurpen horiek?
Batez ere haren garraioak, ehun-fabrikak salmenta gunetik urrun egon ohi direlako, normalean. Ehunak lortzeak ere isurpenak sortzen ditu, baita ehun naturalak badira ere.
Zer egin dezakezu murrizteko?
Arropa egoki erabiltzea, jantzi iraunkorrak aukeratzea eta haien jatorriari erreparatzea. Jantzi bakoitza ahal den gehien aprobetxatzeko, arropa dohaintzan eman daiteke, bigarren bizitza bat izan dezan, edo birziklatze puntuetara eraman daiteke, ehun berriak sortzen erabili ahal izateko.