Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Produktu berrerabilgarriak edo biodegradagarriak erabiltzea
Zure kontsumoak ingurumenean duen inpaktua murriztea lortuko zenuke.
Erabili eta botatzeko produktuen erabilera handitzeak horiek ekoizteko energia eta materialen kontsumoa areagotu du, baita sortutako hondakinen bolumena ere.
Kontuan izan ideia hauek produktu berriak eskuratzeko orduan:
- Saihestu erabilera bakarreko tresneria zure bileretan; ordeztu garbitu edo berrerabili daitezken platerekin, edalontziekin edo mahai-tresneriarekin.
- Aukeratu birkargatu daitezken pilak.
- Erosi mikrozuntzezko eskuohialak makillajea edo kotoizko disko berrerabilgarriak kentzeko.
- Erosi kotoi-zotz biodegradagarriak eta murriztu plastikoaren kontsumoa zure eguneroko higienean.
- Saiatu zure ikasketa-zentroan edo lantokian botila eta kaferako katilu berrerabilgarriak erabiltzen.
- Erabili paper-orrien bi aldeak ahal den guztietan.
- Saiatu zeure poltsak edo orga eramaten erosketa egiten duzunean, plastikozko poltsak ez erabiltzeko.
Aldaketa horiek eginda, zure kontsumoek ingurumenean duten inpaktua murriztea lortuko duzu.