Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Hondakinak behar bezala birziklatzea
Birziklapena eraginkorragoa izatea lortuko zenuke.
Ontzi edo produktu bat birziklatzean, lehengaien balio-bizitza luzatu egiten da, alferrikako baliabideak ustiatzea saihesten da eta hondakinen bolumena murrizten da.
Kontuan izan ideia hauek zure etxeko hondakinak bereizten dituzunean:
- Erabili espazio desberdinak hondakinak metatzeko eta bereizteko, errazago uzteko dagokion edukiontzian.
- Bota zure hondakin organikoak bere edukiontzian, zure udalerrian horretarako berariazko bat jarrita bada.
- Gogoratu tamaina handieneko hondakinak edo hondakin arriskutsuak, hala nola altzariak, aparatu elektronikoak, olioak, pilak edo sendagaiak, birziklatze-puntu espezifikoetara eraman behar direla.
- Emaiozu bigarren bizitza bat zure arropari bigarren eskuko dendetara emanez edo birziklatze-gunetara eramanez, haien ehunak berrerabili ahal izateko.
Aldaketa horiek eginez gero, lagundu egiten duzu materialak berrerabiltzen, baso-soiltzea saihesten, lehengaiak erauzteka ekiditen eta karbonoan inpaktua murrizten, birziklatzeak isurpen gutxiago eragiten baititu.