Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Hozkailuaren tenperatura erregulatzea
Energiaren %5a aurreztea lortuko zenuke igotzen duzun gradu bakoitzeko.
Hozkailuak erabiltzen duen argindarra argiaren fakturaren ia laurdena da. Haren tenperatura gradu bat jaisteak kontsumoa %5 igotzea ekar dezake.
Probatu hozkailuaren erabilera optimizatzeko eta haren kontsumoa murrizteko ideia hauek:
- Izan hozkailuaren tenperatura 5ºC-tan eta izozkailuarena -18ºC-tan. Elikagaiak egoera ezin hobean kontserbatuko dira.
- Zure hozkailuak termostatorik ez badu, erregulatu hotzaren intentsitatea urtaroaren arabera. Izan horren potentzia gutxienekoan neguan, eta igo intentsitate ertaineraino udan.
- Elikagaiak desizoztu hozkailuaren barruan, propietateak gal ez ditzaten saiatu eta hotza hozkailuaren tenperatura mantentzeko aprobetxatu.
- Saiatu hozkailua eta izozkailua antzigarrik gabe edukitzen, isolatzaile gisa jarduten baitu.
- Hozkailua ireki ahalik denbora gutxienean, eta ez sartu bero dauden elikagaiak.
Aldaketa horiek eginda, energia aurreztuko duzu eta zure elikagaien kontserbazioa hobetuko duzu, eta ez dira alferrik galduko.