Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Etxean tenperatura egokia izan
% 8 aurreztuko duzu fakturan egokitzen duzun gradu bakoitzarengatik.
Neguan bero-ponpak eta udan aire girotua erabiltzeak eragin handia du argindarraren kontsumoan.
Probatu ideia hauek sistemen erabilera optimizatzeko eta kontsumoa murrizteko, ingurune atsegina mantenduta:
- Jarri tenperatura 20 edo 21ºC-tan neguan. Igotako gradu bakoitzak % 8ko igoera dakar zure fakturetan.
- Udan, izan aire girotua 24 edo 25 ºC-tan. Edonola ere, 26 gradutan erabiltzea da osasunerako onena.
- Ez utzi piztuta aparatu horiek etxea hutsik dagoenean.
Aldaketa horiek eginda, argindarrean aurreztuko duzu etxeko erosotasunari kalterik egin gabe.