Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Zure gailuetan energiaren aurrezki modua erabiltzea
Argindarraren gastuan %40raino aurrez zenezake.
Etxeetako argindar kontsumoaren zati garrantzitsu bat aparatu elektronikoen dator. Gure gailuen pantailak piztea da energia gehien eskatzen duen eragiketatako bat.
Probatu energiaren aurrezpen moduarekin lotutako ideia hauek eta murriztu zure kontsumoa:
- Murriztu zure pantailen distira. Distira ertaina erabiltzeak %20 murrizten du haren kontsumoa, eta gutxieneko distira erabiltzeak %40raino.
- Aukeratu pantailaren hondo eta pantaila-babes ilunak, haren proiekzioak gutxiago kontsumitzen du kolore biziko irudiek edo kolore zuria duten irudiek baino.
- Saiatu ordenagailua, mugikorra edo tableta blokeatzen geldialdi labur bat egiten duzunean.
- Itzali ordanagailua erabiltzen ari ez zarenean.
- Desaktibatu beharrezkoak ez diren jakinarazpenak, zure gailuaren pantaila maiz piztu beharra saihestuko duzu.
Aldaketa horiek eginda, bateria aurreztuko duzu zure gailuetan eta argiaren fakturan, eta, gainera, zure pantailen bizitza erabilgarria luzatuko duzu.