Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna
Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.
Bilbotik Tokiorako hegaldi batek 2.000 kilogramo karbono dioxido isurtzen ditu
Zerk sortzen ditu isurpen horiek?
Hegazkina da garraiobide kutsagarriena. Aireratzean, hegazkinaren ia guztizko pisuaren heren bat erregaia da. Hala, hegaldi batean erregai kilo bakoitzeko 3 kilogramo karbono sortzen dira, eta, altuera dela-eta, atmosferan geratzen dira denbora luzez.
Zer egin dezakezu murrizteko?
Posible den heinean, saiatu hegazkinez ez bidaiatzen. Beharrezkoa bada bidaia hori egitea, saiatu egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatzen.
Negozioak direla eta bidaiatzean, garrantzitsua da alternatibak aztertzea, hala nola hiriarteko trenak edo autobusak erabiltzea bidaia nazionaletarako, edo bilerak bideokonferentzia bidez egitea.