Gailuko biometria bidezko sinaduraren abantailak
-
BBVAren app-a instalatuta daukazu? Orain, zure gailuan erabiltzen duzun biometria bidezko sinadura bera erabil dezakezu app-ean gestioak eta ordainketen baimenak azkarrago egiteko, zure hatz-marka edo aurpegi-ezagutza bezalako gauza horren aparta eta pertsonala eskaintzen dizun segurtasunarekin (1).
Aktibatzea eta erabiltzea erraza da; izan ere, ez da beharrezkoa izango SMS bidez egiaztatze- edo baimen-koderik jasotzea eragiketetarako. Ondorioz, eragiketak errazagoak izango dira. Gogoan izan nahi duzunean desaktibatu eta aktiba dezakezula.
Gailuaren biometria bidezko sinadura erabili ahalko duzu, adibidez, aukera hauetan: online erostea, CVVa kontsultatzea, txartelak piztu eta itzaltzea, eta beste hamaika gauza...
Segurua eta aktibatzen erraza
-
Mugikorrean edo tabletan sarbide biometrikoa baduzu, BBVAren app-ean oso erraza da gailuan biometria bidezko sinadura aktibatzea:
1.- Lehenik, aktibatu sarbide biometrikoa
2.- Jarraian, aktibatu biometria bidezko sinadura.Bi eragiketak app-aren Segurtasuna eta pribatutasuna eremuko Sarbideko eta sinatzeko metodoak aukeran egin ahalko dituzu.