Azken urteetako errenta kanpainen antzera, ezin da eskuratu PFEZren aitorpena paperean, eta jarraian aipatutako bitartekoen bidez aurkeztu behar da.
Boletín Fiscal 2022ko Errenta eta Ondare Kanpaina
Aurkibidea
-
Editoriala
-
2022ko PFEZren aitorpena
-
2022ko OZren aitorpena
-
Egoitza fiskalaren mugaketa
-
Eranskina
-
Euskadi
2022ko Errentaren eta Ondarearen kanpaina
Beste urte batez, apirila heldu da, eta harekin batera baita Errenta eta Ondare Kanpaina ere. Kanpaina hori ekainaren 30ean itxiko da behin betiko, hau da, bi zergen aitorpenak aurkezteko azken egunean, salbu eta aitorpenen emaitza ordaintzeko denean eta ordainketa helbideratzen denean; kasu horretan, epea ekainaren 27an amaituko da.
Kanpaina dela eta, gure Boletín Fiscal-aren "edizio berezi" hau prestatu dugu, aurreko urteetan bezala; bertan laburtzen dira PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergaren (OZ) aitorpena egiteko kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsuenak.
Kanpaina honetan aurkituko ditugun berritasunen artean, azpimarratzekoak dira, besteak beste, hauek: PFEZren zerga-oinarri orokorraren murrizketaren muga kuantitatiboan den minorazioa, pentsio-planetarako eta gizarte-aurreikuspeneko gainerako sistemetarako banakako ekarpenengatik; autonomia-erkidego batzuek PFEZren oinarri orokorrari dagokion karga-eskalan egin duten aldaketa; OZ zergaren kuotaren gaineko %100eko hobaria Andaluzian lehen aldiz aplikatzea; Galizian hobaria %25etik %50era igotzea; eta Kataluniak tarte berri bat sartu duela 20 milioi eurotik gorako likidazio-oinarriei aplika dakiekeen tarifarentzat, %3,48ko tasa marjinalarekin.
Ez dugu aipatu gabe utzi nahi dirutza handien elkartasun-zerga; jakingo duzuenez, abenduaren amaieran onartua izan arren 2022ko ekitaldirako aplikatzen da lehen aldiz. Bada, garrantzitsua da kontuan izatea zerga horren eraginpean dauden guztiek aitorpena uztailean egin beharko dutela, ez dela Errenta eta Ondare Kanpainaren aldi berean egingo.
Azkenik, gogoan izan behar duzue metatze-produktuek, esaterako inbertsio-produktuek, oso eraginkorrak izaten jarraitzen dutela finantza-inbertsioen kudeaketan, PFEZren ordainketa geroratzeko aukera ematen dutelako, eta OZren zergapetzea murrizten laguntzen dute, PFEZ-OZren zergapetze bateratuaren muga aplikatzeagatik.
Jesús Muñoz García
Ondare-plangintzaren zuzendaria
BBVAren banku pribatua
PFEZko finantza-produktuen tributazioaren laburpen-koadroa
Sartu Euskadiko buletin osora
Kontuan hartu behar da:
Atal honen edukia informatiboa besterik ez da, eta ez dakar inolako zerga- edo lege-aholkularitzarik.