12/2022 Legeak aldatu egiten ditu pentsio-planetarako eta gizarte-aurreikuspeneko gainerako sistemetarako ekarpenengatiko PFEZaren zerga-oinarriaren murrizketaren mugak, eta honela geratzen dira:
2022ko azaroko boletín fiscala
Aurkibidea
-
Editoriala
-
2022ko PFEZaren itxiera fiskala
-
Berrikuntza fiskalak BPPtan
-
Produktu finantzarioen fiskalitatearen aktualitatea
-
Familia-enpresaren zerga-onurak
-
Beste ohar batzuk
2022ko azaroa
2022. urtearen amaierara iritsi gara, eta urte hori ez da oharkabean pasatzen ari ondarearen kudeaketaren esparruan, ez bakarrik finantza-merkatuen gorabeherengatik, baita zerga-arloan ere.
Izan ere, duela urteetatik gertatzen ari zela zirudien baina gertatzen ez zen zerbaiten gauzatzea ari gara ikusten 2022 honetan. Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateen (KAIS) zerga-araubidearen aldaketaz ari gara, eta tresna horien likidazio masiboa eragin du.
Era berean, zerga berri bat sortu da, aberastasun handien "elkartasuna" deiturikoari buruzkoa. Horrek, praktikan, orain arte Madrilen egoitza fiskala zuten zergadunek ondarearen gaineko zergan zituzten pribilegioak amaitzea ekarriko du, baita urte honetatik aurrera Andaluziako egoiliarrek izango zutena deuseztatzea ere.
Gainera, ez dezagun ahaztu, gauden datak kontuan hartuta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) tributazioa hobetzen lagun dezaketen
indarreko legediak eskaintzen dituen alternatibak identifikatzeko unean gaudela. Horiei dagokienez, errentak integratzeko eta konpentsatzeko arauen garrantzia gogorarazi behar dugu, beti bezala, ekitaldian zehar sortutako galerak, gauzatuta egon edo ez, eta aurreko ekitaldietatik egiteke izan genitzakeenak fiskalki aprobetxatzeko aukera emango baitigute.
Aurten bada kontuan hartu beharreko beste kontu bat ere, eta ez dugu aipatu gabe utzi nahi: 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren arabera, datorren urtarrilaren 1etik aurrera handitu egingo dira aurrezki-oinarriari aplikatu beharreko karga-eskalaren gehieneko tasak, eta horrek eragina izan dezake hemendik urte amaierara bitarteko erabakietan.
Finean, KAISen erregimen fiskala aldatzeak eta horietako bazkideek edo akziodunek ondare-egituran hobekien egokitu den inbertsio-alternatiba hautatzeak markatu duen urteari emango diogu amaiera, eta dirutza handien "elkartasun" zerga berria agertzen zaigu 2023ren zerumugan.
Jesús Muñoz García
Ondare-plangintzaren zuzendaria
BBVAren banku pribatua
Kontuan hartu behar da:
Atal honen edukia informatiboa besterik ez da, eta ez dakar inolako zerga- edo lege-aholkularitzarik.