Azken urteetako errenta kanpainen antzera, ezin da eskuratu PFEZren aitorpena paperean, eta jarraian aipatutako bitartekoen bidez aurkeztu behar da.
Boletín Fiscal 2021eko errentaren kanpaina
Aurkibidea
-
Editoriala
-
2021eko PFEZren aitorpena
-
I. Aitorpena. 2021eko Ondarea
-
Egoitza fiskalaren mugaketa
-
Eranskina
-
Euskadi
2021eko Errentaren kanpaina eta Ondarearen gaineko Zerga
Apirilaren 6an hasi zen Errenta eta Ondarearen kanpaina eta ekainaren 30ean amaituko da, data horretan amaituko delarik aitorpenak aurkezteko epea.
Kanpaina dela eta, gure Boletín Fiscal-aren "edizio berezia" prestatu dugu; bertan laburtzen dira PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergaren (OZ) aitorpena egiteko kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsuenak.
Aurten, jakina, berritasun batzuk aurkituko ditugu, gehienak barne hartzen dira 2021eko Aurrekontu Orokorren Legean eta uztailaren 9ko 11/2021 Legean, iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko prebentzio-neurriei buruzkoan.
Berritasun horien artean nabarmentzekoa da, PFEZn, errenta handienentzako zerga-tasen gehitzea, oinarri orokorrari aplika dakiokeen tarifan, eta baita aurrezkiaren oinarriari dagokionean; eta zerga-oinarriaren murrizketaren muga kuantitatiboaren minorizazioa pentsio-planetara egindako ekarpenengatik eta aurreikuspen sozialeko beste sistema batzuengatik; eta Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, berezko tarifa onartu gabe duten autonomia-erkidegoetan egoitza fiskala duten zergadunei aplikatutako tasa marjinal maxiomoaren gehitzea; eta bizi-aseguruak baloratzeko arau berezia sartzea, horietan hartzaileak ez du gaitasunik izango polizaren guztizko erreskatearen eskubidea erabiltzeko.
Halaber, nabarmendu egin nahi dugu Zerga Administrazioak bere webean zergadun guztien eskura jarri duen "2021eko errentaren eskuliburu praktikoan" atal espezifiko bat prestatu duela PFEZn garrantzitsuenak diren inplikazio fiskalak azalduz, moneta birtual edo kriptomonetan inbertitzetik eratorrita.
Azkenik, aukera baliatu nahi dugu gogoratzeko metatze-produktuek, adibidez, inbertsio-produktuek, oso eraginkorrak izaten jarraitzen dutela finantza-inbertsioak kudeatzeko, PFEZren ordainketa atzeratzea ahalbidetzen baitute, eta lagundu egiten dute OZ tributazioa murrizten, PFEZ-OZren tributazioaren muga aplikatzeagatik.
Jesús Muñoz García
Ondare-plangintzaren zuzendaria
BBVAren banku pribatua
PFEZko finantza-produktuen tributazioaren laburpen-koadroa
Sartu Euskadiko buletin osora
Kontuan hartu behar da:
Atal honen edukia informatiboa besterik ez da, eta ez dakar inolako zerga- edo lege-aholkularitzarik.