Inbertsio funtsa da inbertitzaile (partaide) askoren ekarpenekin osatutako ondare bat. Ondare hori elkarte kudeatzaile batek ordezkatzen eta administratzen du, eta hark askotariko aktibo eta tresna finantzariotan inbertitzen du. Horren ondorioz, emaitza positiboak edo negatiboak lor daitezke, merkatuen bilakaeraren arabera. Inbertsioaren unitatea partaidetza da.