- CFDei esker, posizio luze bat edo labur bat ireki dezakezu azpiko aktiboen aukera zabal batean, txikizkako bezeroentzat normalean eskuragarri edo erabilgarri ez direnetan. Esate baterako, EUR/USD gisako azpiko aktiboak.
- Azpiko aktiboaren kostu osoa jarri beharrik gabe eragiketak egiteko aukera ematen dute, eragiketa horretarako eskatzen den marjina bakarrik jarrita (palanka-efektua).
- Gauzatzeko erraztasuna.
- Saldo negatiboaren babesa: gehienez galduko duzuna CFDren esku-diruzko kontuan jarritako kapitalera mugatzen da.
Zer dira CFDak?
CFDak diferentzien araberako kontratuak dira, hots, bi alderdiren arteko kontratu bat da, zeinaren bidez bi alderdiek elkarren artean trukatzen duten azpiko aktibo jakin baten posizioak irekitzean duen erosketa prezioaren eta posizioa ixteko unean den salmenta prezioaren arteko aldea, adostu diren kontratu kopuruarekin biderkatuta. Hau da, CFDrekin aritzean ez zara ari, berez, azpiko aktiboa erosten edo saltzen. Eragiketa horiei dibisak eurora bihurtzea gehitu beharko litzaioke, azpiko aktiboa euroa ez den beste dibisa batean negoziatzen bada.
Horrez gain, CFDak palanka-efektua duten produktuak dira, azpiko aktiboaren kostu osoa jarri beharrik gabe eragiketak egiteko aukera ematen dutelako, eragiketa horretarako eskatzen den marjina bakarrik jarrita. CFDren ezaugarri horrek abantaila bat eta desabantaila bat ekar dezake aldi berean; izan ere, finantza-tresna hori arrisku handiko produktu konplexu batean bihurtzen du, eta beraz, inbertitzaileak oso azkar galdu dezake bere dirua palanka-efektuagatik.