Akzioetako CFD bat kontratatzearen adibide osoa

Akzioei buruzko adibidea

  • Demagun akzioeen 500 kontratu erosten ditugula CFDtan, eta jaulkitzaileak 11,27/11,28an negoziatzen duela (0,01eko spread-a). Akzioen gaineko CFDak direnez, jarri beharko dugun marjina %20koa izango da. Beraz, hau izango da jarri beharko den marjina:

    11,28 x 500 = 5.640 x %20 = 1.128 €

    500 CFDak erosten ditugunean 11,28 €-tan, irabaziak edo galerak lortuko ditugu, prezioak merkatuan izan duen mugimenduaren arabera. Esate baterako:

    • Eragiketa irabaziarekin:

    CFDaren negozioazio-prezioa 11,60/11,61era igotzen bada eta gure posizioa ixtea erabakitzen badugu, hau izango da emaitza:

    (11,60 x 500) – (11,28 x 500) = [5.805 – 5.640 = 165 €]

    Akzioen gaineko CFDren kasuan, 6 €-ko salerosketa komisio bat kobratzen da erostean nola saltzean; beraz, eragiketaren irabazi garbia 153 € izango da, eta %13,56ko errentagarritasuna izango du.

    • Eragiketa galerarekin:

    Aitzitik, CFDaren negoziazio-prezioa 10,90/10,91ra jaisten bada, hau izango da emaitza:

    (10,90 x 500) – (11,28 x 500) = 5.450 – 5.640 = -190 €. Salerosketa komisioak gehituz gero, guztizko galera garbia -202 € izango da, -%17,90eko errentagarritasunarekin.

    • Gaueko finantzazio-kostua:
    Aurreko bi adibideetako edozeinetan posizioa irekita mantentzen badugu merkatua itxi ondoren, egun horretako gaueko finantzazio-kostua ere gehitu beharko zaio gure kostuei. Kostu hori honela kalkulatzen da:

    Posizio luzea: Nozionala x (%2,5 - % erreferentzia-tasa) / 365

    Erreferentzia-tasa, kasu honetan, EURIBOR 1M da.

    Posizio luzeak hartzeko formula aplikatuko dugu: 131.982 x [%2,5 -(-%0,54)] / 365 = 0,30 €/egunean.

Eragiketaren kostuen laburpena

Eragiketaren nozionala

500 x 11,28 = 5.640 € 

%20ko marjina

1.128 €

Spread

0,01

Euribor 1M

-%0,54

Sartzeko kostua
500 x 0,01 = 5 / 2 = 2,5 €

Erosketa komisioa

6 €
Gaueko finantzazio-kostua*
5640 x (%2,5 + (-%0,54)) / 365 = 0,30 €
Irteteko kostua
500 x 0,01 = 5 / 2 = 2,5 €
Salmenta komisioa
6 €
Guztizko kostuak
17,30 € (hasierako inbertsioaren %0,03 da)
*Posizioa egun batetik bestera mantentzekotan bakarrik

BBVA Trader CFD