Dibisetako CFD bat kontratatzearen adibide osoa
Dibisei buruzko adibidea
-
Demagun posizio labur bat hartzen dugula EUR/USD parearen CFDan. Horretarako, EUR/USD parearen 10.000 kontratu saltzen ditugu CFDtan, 1,2156/1,2157 prezioan kotizatzen dutenak (0,0001eko spread-a). Eragiketa horrek %3,33eko marjina eskatzen du. Beraz, hau izango da jarri beharko den marjina: 10.000 x 1,2156 x %3,33 = 404,79 $
EUR/USD dibisen 1,2156ko truke-tasa aplikatuz, eragiketarako marjina 333 €-koa izango da.
10.000 CFDak saltzen ditugunean 1,2156ko prezioan, irabaziak edo galerak lortuko ditugu, prezioak merkatuan izan duen mugimenduaren arabera. Esate baterako:
- Eragiketa irabaziarekin:
EUR/USD parearen negozioazio-prezioa 1,2090/1,2091era jaisten bada eta gure posizioa ixtea erabakitzen badugu, hau izango da emaitza:
(1,2156 x 10.000) – (1,2091 x 10.000) = 12.156 – 12.091 = 65 $; EUR/USD pareari 1,2091eko truke-tasa aplikatuta, eragiketaren emaitza 53,75 € izango da, eta esan nahi du %16,14ko errentagarritasun positiboa izan duela.
- Eragiketa galerarekin:
Aitzitik, EUR/USDren negoziazio-prezioa 1,2196/1,2197ra igotzen bada eta gure posizioa ixten badugu, Hau izango litzateke emaitza:
(1,2156 x 10.000) – (1,2197 x 10.000) = 12.156 – 12.197 = -41 $; EUR/USD pareari 1,2197ko truke-tasa aplikatuta, eragiketaren emaitza –33,61 € izango da, eta esan nahi du –%10,09ko errentagarritasun negatiboa izan duela.
- Gaueko finantzazio-kostua:
Aurreko bi posizioetako edozeinetan posizioa irekita mantentzen badugu merkatua itxi ondoren, gaueko finantzazio-kostua ere gehitu beharko zaio gure kostuei. Kostu hori honela kalkulatzen da:
Posizio laburra: Nozionala x (%1 - %1eko erreferentzia-tasa + %2ko erreferentzia-tasa) / 365
Kasu honetan, 1. erreferentzia mota EURIBOR 1M da eta 2. erreferentzia mota SOFR da.
Posizio laburrak hartzeko formula aplikatuko dugu: 10.000 x [%1 + (-%0,54) -%0,15] / 365 = 0,08 € / egunean.
Eragiketaren kostuen laburpena
Eragiketaren nozionala |
10.000 x 1,2156 = 12.156 $
|
%3,33ko marjina |
333 € |
Spread |
%0,0001 |
Euribor 1M
|
-%0,54
|
SOFR |
%0,15 |
Sartzeko kostua
|
10.000 x 0,0001 = 1/2 = 0,5 $ 1,2155eko truke-tasa = 0,41 €
|
Erosketa komisioa |
0
|
Gaueko finantzazio-kostua*
|
12.156 $ x [%1 - (- 0,54) -%0,15] / 365 = 0,10 $ 1,2156ko truke-tasa = 0,08 €
|
Irteteko kostua
|
10.000 x 0,0001 = 1/2 = 0,5 $ 1,2156ko truke-tasa= 0,41 €
|
Salmenta komisioa
|
0
|
Guztizko kostuak
|
0,9 € (hasierako inbertsioaren %0,009 da).
|
*Posizioa egun batetik bestera mantentzekotan bakarrik
|