Indizeen CFD bat kontratatzearen adibide osoa
Indizeei buruzko adibidea
-
Demagun 10 kontraturen posizio labur bat hartu nahi dugula Alemania 30 indizean. Indize horrek 13.198,2/13.200ean negoziatzen du (1,8ko spread-a). CFD horretarako jarri beharko dugun marjina %5ekoa izango da. Beraz, hau izango da jarri beharko den marjina: 13.198,2 x 10 = 131.982 x %5 = 6.599 €.
10 CFDak 13.198 €-tan saltzen ditugunean, irabaziak edo galerak lortuko ditugu, prezioak merkatuan izan duen mugimenduaren arabera. Esate baterako:
- Eragiketa irabaziarekin:
Alemania 30 indizearen negozioazio-prezioa 13.148,2/13.150 €-ra jaisten bada eta gure posizioa ixtea erabakitzen badugu, hau izango da emaitza:
(13.198,2 x 10) – (13.150 x 10) = 131.982 – 131.500 = 482 €, hots, %7,3ko errentagarritasuna.
- Eragiketa galerarekin:
Aitzitik, Alemania 30 indizearen negoziazio-prezioa 13.218,2/13.220 €-ra igotzen bada, hau izango da emaitza:
(13.198,2 x 10) – (13.220 x 10) = 131.982 – 132.200 = - 218 €, hots, -%3,30eko errentagarritasuna.
- Gaueko finantzazio-kostua:
Aurreko bi posizioetako edozeinetan posizioa irekita mantentzen badugu merkatua itxi ondoren, gaueko finantzazio-kostua ere gehitu beharko zaio gure kostuei. Kostu hori honela kalkulatzen da:
Posizio laburra: Nozionala x (%2,5 - % erreferentzia-tasa) / 365
Erreferentzia-tasa, kasu honetan, EURIBOR 1M da.
Posizio laburrak hartzeko formula aplikatuko dugu: 131.982 x [%2,5 -(-%0,54)] / 365 = 10,99 €/egunean.
Eragiketaren kostuen laburpena
Eragiketaren nozionala |
10 x 13.198,2 = 131.982 €
|
%5eko marjina |
6.599 € |
Spread |
1,8 |
Euribor 1M |
-%0,54 |
Sartzeko kostua
|
10 x 1,8 = 18 / 2 = 9 €
|
Erosketa komisioa |
0
|
Gaueko finantzazio-kostua*
|
131918 x [% 2,5 - (-%0,54)] / 365= 10,99 €
|
Irteteko kostua
|
10 x 1,8 = 18 / 2 = 9 €
|
Salmenta komisioa
|
0
|
Guztizko kostuak
|
28,99 € (hasierako inbertsioaren %0,02 da)
|
*Posizioa egun batetik bestera mantentzekotan bakarrik
|