Soldata kalkulagailua erabiltzaileari bere hileko soldata garbia zenbatesteko aukera ematen dion tresna bat da; horretarako, gutxieneko informazio ekonomiko, pertsonal eta laneko informazioan oinarritzen da. Simulazioaren emaitzak erabiltzaileak idatzitako datuetan oinarritzen dira, eta informatzea eta orientatzea da horien helburu bakarra; ez dira inola ere lotesleak. Baliteke simulazioaren emaitzetan eragina izatea egungo zerga araudian edo Gizarte Segurantzaren araudian izandako aldaketek, edo erabiltzaileak adierazitako datu ekonomikoetan, laneko datuetan eta datu pertsonaletan izandako aldaketek. Ekarpen eta prestazioen erregimenean aplikatzen den araudia unean-unean pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) erregulatzen duen araudi aplikagarrian aurreikusitakoa da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan bizi direnentzat izan ezik, haiei PFEZari buruzko foru arau propioak aplikatuko zaizkienez.