Agur Komisioak programa

Adiós Comisiones programarekin, kontuaren zenbait eragiketen eta ohiko zerbitzuen komisioak eta gastuak ordaintzea aurreztuko duzu, baldintzak betetzen badituzu.

Administrazio eta mantentze komisiorik gabe, bai kontuan baita txarteletan ere.

Ezagutu bete beharreko baldintzak komisio hauek ez ordaintzeko.

Eskaintzen dituen abantailak

Libreta aktiborik gabeko kontuan

Administrazio- eta mantentze-komisiorik gabeko kontua.

Libreta aktiboa duen kontuan

  • Komisiorik gabe administrazioagatik.
  • Murriztutako mantentze-komisioa: 10 € urteko.

Libreta bat aktibotzat jotzen da azken 12 hilabeteetan eguneratu bada.

Ez da aplikatuko mantentze-komisiorik ezta "Murriztutako mantentze-komisioa" ere, "Programaren eskakizun espezifikoak" atalean adierazitako zenbait baldintza betetzen dituzten kontuetan, hauetako batzuekin batera:

  • Titularretako batek 30 urte edo gutxiago izatea edo,
  • Kontuan Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsioei edo pentsio osagarriei dagozkien aldizkako hileko ordainketak jasotzea, gutxienez hirurehun (300) eurokoak. 
  • Kontuko titularretako bat "Programaren eskakizun espezifikoak" atalean agertzen diren finantza-produktuen lehen titularra izatea, eta produktu horien batez besteko hileko saldoa hogeita bost mila (25.000) euro edo gehiagokoa izatea.

Txarteletan

Urteko komisiorik gabe kreditu- edo zordunketa-txarteletako baten jaulkitze eta mantentzeagatik (ERANSKINA atalean zehazten da), baldin eta titular baten kontuan helbideratuta eta haien izenean jaulkita badago

  • Kontuaren titular bakoitzeko txartel batek ez du urteko kuotarik izango. Titular baten izenean txartel bat baino gehiago baleude, ez du ordainduko komisiorik urteko komisio handiena duenak, baldin eta abian dagoen urte naturalean ez bada salbuetsi dagoeneko beste txartel baten urteko komisioa.
  • Titular baten izenean txartel bat baino gehiago baleude, ez du ordainduko komisiorik urteko komisio handiena duenak, baldin eta abian dagoen urte naturalean ez bada salbuetsi dagoeneko beste txartel baten komisioa. Zenbateko bereko bat baino gehiago balego, kontratura lehenago harpidetu denak jasoko du hobaria.

Txekeak

Komisio edo gasturik gabe eurotan ez dauden txekeak jaulkitzeagatik kontuan, ezta eurotan dauden txeke nazionalen diru-sarrerak konpentsatzeagatik edo negoziatzeagatik ere.

Programaren eskakizun espezifikoak

Adiós Comisiones programa bezeroaren tipologiari egokitzen zaio; horretarako, egoera hauei egokitutako eskakizunak ditu:

a) Nomina, pentsioa, langabezia-prestazio edo aldizkako diru-sarrerak dituzten bezeroak

Eskakizuna beteko da, behin kontuan helbideratutako diru-sarrerak jasotzean, jarraian azaltzen diren tipologietakoak eta, gainera, ordainketei buruzko baldintza gehigarrietako bat (1) gutxienez betetzen denean. 

Helbideratutako diru-sarrerak: titularretako edozeinek jarraian azaltzen diren tipologietako diru-sarrerak jasotzen dituenean kontuan, dagozkien gutxieneko zenbatekokoak, baldin eta hilero kontzeptu bera badute eta ordainketa bakar batean egiten bada:

  • Nomina: kontuan aldizkako hileko transferentziak jasotzen direnean, gutxienez zortziehun (800) eurokoak, baldin eta transferentzia hori transferentziak konpentsatzeari buruzko bankuetako araudian nominak ordaintzeko ezarritako kodifikazioaren araberakoa bada.
  • Pentsioa: kontuan Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsioei edo pentsio osagarriei dagozkien aldizkako hileko ordainketak jasotzean, gutxienez hirurehun (300) eurokoak. 
  • Langabezia-prestazioa: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aldizkako hileko ordainketak kontuan jasotzean, gutxienez hirurehun (300) eurokoak. 

Aurreko 3 kasuetan, nomina, pentsioa eta langabezia, eskakizuna betetzeko, izaera bereko diru-sarrerak jaso behar dira, kasu bakoitzean adierazten den arabera, gutxienez hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 4 hilabete naturaletatik 2tan (hilero egiaztatzen da baldintza hori aurreko 4 hilabeteetatik 2tan betetzen jarraitzen dela). Esate baterako, ekainean, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza berrikusten dira. Kontu batek abonu bat jasotzen badu nomina gisa otsailean, eta abonu bat pentsio gisa apirilean, ekainean berrikuspena egiten duenean, ez du beteko baldintza hori.

  • Aldizkako beste diru-sarrera batzuk: transferentzia, diru-sarrera edo txekeen aldizkako hileko ordainketak kontuan jasotzen direnean SEPA zordunketen bidez, gutxienez zortziehun (800) eurokoak. 
    • Diru-sarrerek gutxienez zortziehun (800) euroko banakako zenbatekoa izan beharko dute eta gutxienez hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 4 hilabete naturaletako 3tan jaso beharko dira (hilero egiaztatzen da aurreko 4 hilabeteetako 3tan baldintza betetzen den ala ez). Esate baterako, ekainean, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza berrikusiko dira.
  • BBVA Taldeak kudeatutako pentsio-planen edo aurreikuspen-planen prestazioa, kontuan kontzeptu horiengatik gutxienez hirurehun (300) euro jasotzen badira banakako hileko ordainketetan.
    • Kasu honetan, ordainketa gutxienez hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 4 hilabete naturaletako 3tan egin beharko da (hilero egiaztatzen da aurreko 4 hilabeteetako 3tan baldintza betetzen den ala ez). Esate baterako, ekainean, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza berrikusiko dira. 

Ordainketari buruzko baldintza gehigarriak: Gutxienez, bi baldintza hauetako bat (1) bete behar da

  • Ordainagiriak: Gutxienez 5 kargu izatea helbideratutako zerbitzuen zordunketagatik (ordainagiriak), edozein jaulkitzailerena, hileko berrikuspenaren aurreko 4 hilabete naturaletan, edo; 
  • Txartelak: BBVAko kreditu-txartel bat izatea, ERANSKINA atalean jasotako horietako bat, kontuan helbideratuta eta txartel horrekin gutxienez 7 erosketa-eragiketa egitea hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 4 hilabete naturaletan. Txarteletako eragiketak kalkulatzeko, kargua egiteko data gisa kontuan hartuko da kreditu-txartelaren eragiketaren data

b) Norberaren kontura jarduera profesionalak edo merkataritzakoak bideratzen dituzten titularrak

Eskakizuna beteko da, behin kontuan diru-sarrerak jasotzean, jarraian azaltzen diren tipologietakoak eta, gainera, ordainketei buruzko baldintza gehigarrietako bi (2) gutxienez betetzen direnean. 

Diru-sarrerak: kontuan diru-sarrerak egitean, guztizko zenbatekoa gutxienez seiehun (600) eurokoa denean, jarraian azaltzen diren tipologiei egokitzen zaizkienak, diru-sarrerak egiteko metodoa alde batera utzita. 

Kontuak diru-sarrerak jaso behar ditu hileko berrikuspenaren aurreko 4 hilabete naturaletako 3tan. Esate baterako, ekainean, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza berrikusiko dira.

Diru-sarreren tipologiak:

  • Eskudiruaren intsuldaketa SEPA zordunketaren bidez
  • Helbideratutako zordunketen (ordainagiriak) igorpenaren ordainketa
  • Eskudirua sartzea
  • Txekeak sartzea
  • Transferentziak
  • Nekazaritzako ordainketa-aginduak
  • Factoring edo Confirming kontratuen operatibotik eratorritakoak
  • Dokumentu eta merkataritza-kredituak negoziatzeaz eratorritakoak
  • BBVArekin kontratatutako salmenta-terminalaren (ST) fakturaziotik eratorriak
  • BBVA Taldeak kudeatutako pentsio-planak edo aurreikuspen-planak.

Ordainketeei buruzko baldintza gehigarriak: gutxienez, hileko ordainketen bost baldintza hauetako bi bete behar dira:

  • Gizarte aseguru edo elkargo profesionalen hileko ordainketa
  • Hileko nominaren ordainketa
  • Estatu, erkidego nahiz udaletako hileko ordainketa
  • Helbideratutako zerbitzuen zordunketen (ordainagiriak) hileko ordainketa, edozein jaulkitzailerenak
  • Txartelak: BBVAko kreditu-txartel bat izatea, ERANSKINA atalean jasotako horietako bat, kontuan helbideratuta eta txartel horrekin gutxienez 7 erosketa-eragiketa egitea hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 4 hilabete naturaletan. Txarteletako eragiketak kalkulatzeko, kargua egiteko data gisa kontuan hartuko da kreditu-txartelaren eragiketaren data
Ordainketa mota Eskatutako baldintza Betetzeko irizpidea Adibidea
Ordainketa mota
Gizarte aseguruak edo elkargo profesionalak
Eskatutako baldintza
175 € edo gehiago
Betetzeko irizpidea
Gutxienez, aurreko 4 hilabete naturalen 2tan
Adibidea
Urriko berrikuspenean, ekaina, uztaila, abuztua eta iraila egiaztatzen dira
Ordainketa mota
Nominak
Eskatutako baldintza
600 € edo gehiago
Ordainketa mota
Estatu, udal nahiz erkidegoetako zergak
Eskatutako baldintza
100 € edo gehiago
Betetzeko irizpidea
Gutxienez, aurreko 6 hilabete naturalen 2tan
Adibidea
Urriko berrikuspenean, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua eta iraila egiaztatzen dira
Ordainketa mota
Ordainagiriak
Eskatutako baldintza
Gutxienez 5 ordainagiri
Betetzeko irizpidea
Gutxienez, aurreko 4 hilabete naturaletan
Adibidea
Urriko berrikuspenean, ekaina, uztaila, abuztua eta iraila egiaztatzen dira
Ordainketa mota
Txartelak
Eskatutako baldintza
Gutxienez, 7 eragiketa

Oinarri hauen Eranskina atalean jasotako kontuen bezero-titularrak, zeinen jarduera CNO 0029 (nekazaria) edo 0061 (ustiapenen edo arrantzako norberaren kontuko langilea) erregimenean dagoen, eskakizuna beteko da soilik atal horretan ordainketari dagozkion baldintzekin, eta ez da beharrezkoa izango diru-sarrerarik jasotzea kontuan.

c) Batez besteko hileko saldoa 25.000 euro baino handiagoa duten bezeroak

Eskakizuna beteko da kontuko titularretako bat finantza-produktuen lehen titularra izatean, eta produktu horien batez besteko hileko saldoa hogeita bost mila (25.000) euro edo gehiagokoa izatean

Hurrengoak dira betearazpena kalkulatzeko kontuan hartuko diren finantza-produktuak eta BBVAk kalkulu horretarako egun bakoitzaren amaieran erabiliko duen zenbatekoa:

  • Inbertsio-funtsak, ETF, SICAV (ez dira barnean hartzen inbertsio libreko sozietateak), pentsio-planak, Unit Link: likidazio-balioa.
  • PIAS BBVA, BBVA Europlazo, BBVA Errentak, BBVA aseguratutako errentak, BBVA errenta aldakorrak, BBVA errenta geroratuak, BBVA APA Errentak eta BBVA APA Metaketa: saldoa atxikipen fiskala kenduta.

Kalkulu horretan, ez dira kontuan hartuko enpleguko pentsio-planak.

Baldintza hau bete behar da gutxienez hileko berrikuspenaren aurreko 4 hilabete naturaletako 2tan. Adibidez, ekainean, urtarrileko, otsaileko, martxoko eta apirileko hilabeteak berrikusten dira.

d) Akzioen titularrak

Baldintza hori beteko da kontuko titularretako bat gutxienez BBVAko 1.000 akzioren titularra bada.

  • 1.000 akzioak baloreen kontu edo erreferentzia bakarrean sartu behar dira. Ez dira batuko hainbat erreferentziatan gordetako baloreak. 
  • Abantailez gozatuko duen kontua, ERANSKINA atalean egoteaz gain, balore-kontratua izan behar du lotuta kontu operatibo gisa (karguentzako eta abonuentzako).

Baldintza hau bete behar da gutxienez hileko berrikuspenaren aurreko 2 hilabete naturaletako 1ean. Esate baterako, ekainean, apirileko eta maiatzeko hilak berrikusten dira.

e) Gazteak

21 urtetik beherakoak

Eskakizuna beteko da kontuko titular guztiek 21 urte baino gutxiago izatean.

21 urtetik 25 urteraino, biak barne

Kontuaren titular guztiak adin-tarte horretan egotean eta kontuaren lehen titularrak baldintza gehigarri hauek betetzen dituenean beteko da eskakizuna:

  • Txartelak: BBVAko txartel bat izatea, (ERANSKINA atalean agertzen denetako bat), kontuan helbideratuta eta hura blokeatuta ez egotea. Esaterako, txartel bat blokeatuta egon daiteke, oraindik PIN kodearekin aktibatu ez delako.
  • Kanal anitzeko kontratua: Kanal anitzeko kontratua eratuta edukitzea. Kanal anitzeko kontratuak ezartzen ditu baldintzak BBVAk bezeroen eskura jartzen dituen kanaletarako produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko (webgunea, aplikazioa, telefono bidez bankua, ATM etab.).
  • Telefono mugikorra eta posta elektronikoa: Telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa izatea BBVAren datu-basean. Horretarako, nahikoa da 900 102 801 zenbakira deitzea edo bbva.es webguneko gune pribatuan sartzea. 

26 urtetik 29 urteraino, biak barne

Kontuaren titular guztiak adin-tarte horretan egotean eta kontuaren lehen titularrak baldintza gehigarri hauek betetzen dituenean beteko da eskakizuna.

  • Txartelak: BBVAko kreditu-txartel bat izatea, ERANSKINA atalean jasotako horietako bat, kontuan helbideratuta eta txartel horrekin gutxienez 7 erosketa-eragiketa egitea hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 4 hilabete naturaletan. Txarteletako eragiketak kalkulatzeko, kargua egiteko data gisa kontuan hartuko da kreditu-txartelaren eragiketaren data
  • Kanal anitzeko kontratua: Kanal anitzeko kontratua eratuta edukitzea.
  • Telefono mugikorra eta posta elektronikoa: Telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa izatea BBVAren datu-basean. Horretarako, nahikoa da 900 102 801 zenbakira deitzea edo bbva.es webguneko gune pribatuan sartzea.
Oinarriok Jorge García Llorente Madrilgo notario jaunaren aurrean protokolizatu dira 2020ko irailaren 30ean

Eskakizunen berrikuspena eta komisio bakoitzaren likidazio-data

Betetzearen neurketa

  • BBVAk hilero berrikusiko du programaren barnean dauden kontu bakoitzak baldintzak betetzen dituela. 
  • Egiten den berrikuspen bakoitza aribidean dagoen hilabetearen aurreko hilabete naturalak aztertzen ditu.
  • Hilabete natural bat da hilabeteko lehen eta azken egunen arteko tartea, biak barne.
  • Adibide baten bidez, eskakizun bakoitzean adierazi egin dira kontuan hartzen diren hilabeteak berrikuspena egiteko eta betetzen dela berresteko.
  • Likidazioari dagokion hilabetean ez badira betetzen Programaren eskakizun espezifikoak ataleko eskakizunak, aplikatu egingo dira kontu-korrontean edota kreditu- edo zordunketa-txartelean aurreikusitako komisioen kobrantzari buruzko baldintzak, likidatutako aldi guztirako. Ondorioz, ez dira aplikatuko "Eskaintzen dituen abantailak" ataleko abantailak.
  • Hileko berrikuspenean egiaztatzen bada kontuak eskakizunak betetzen dituela, programaren abantailak mantendu egingo dira hurrengo berrikuspenera arte eta automatikoki aplikatuko dira hauen likidazioan: kontuen administrazio- eta mantentze-komisioa, lotutako txartelen urteko jaulkipen- eta mantentze-komisioa eta hilabetean zehar egiten diren jaulkipen- eta konpentsazio-komisioa.

Komisio bakoitzaren likidazio-data

  • Kontuaren administrazioa eta mantentzea: kontuaren kontratuan aurreikusitako datan egitean. Likidazioaren aldizkakotasun ohikoena da seihilekoa (ekainean eta abenduan), baina badira hiru hilean, hilean behin etab. egiten diren likidazioak dituzten kontuak ere.
  • Txartela jaulki eta mantentzeko urteko komisioa: txartelaren kontratuko baldintza partikularretan adierazitako datan egingo da. .
  • Txekeen jaulkipen eta konpentsazioarengatiko komisioa: eragiketa egiten den eguna.

Adiós Comisiones programaren aplikazioa

BBVAren Adiós Comisiones programa automatikoki aplikatzen da, eta abantailei etekina atera ahalko diezu kontuan indarrean izatearekin eta baldintzak betetzearekin soilik. Ez da beharrezkoa atxikipen-buletinik edo dokumentu gehigarririk betetzea.

Programa honen xede den aurrezkiari kalterik egin gabe, indarrean mantenduko dira eragiten duen produktu bakoitzerako adostutako baldintzak, eta ezingo dira berritu edo aldatu. Baldintza horiek aplikatu egingo dira ez baldin badira betetzen "Programaren eskakizun espezifikoak" atalean adierazitako eskakizunak. 

Bankuak ez ditu aplikatuko salbuespenak kasu hauetan: 

  • Kontua bertan behera uzten bada, edozein arrazoi dela ere
  • Salbuespenerako eskubidea izateko baldintzak eta eskakizunak betetzeari uzten bada
  • Bankuaren ustez kontuaren titularretako bat iruzurren bidez jokatu badu salbuespena lortzeko.

Adiós Comisiones programaren iraupena

Xehatutako abantailen aplikazioak efektu mugagabea izango du. Hala ere, BBVAk aukera du programaren baldintzak aldatzeko, baita edozein unetan bertan behera uzteko ere.

Bankuak Adiós Comisiones programa aldatzea edo bertan behera uztea erabakiko balu, onuradunei jakinaraziko zaie. Jakinarazpena bi hilabete lehenago egingo da, Programaren onuradunak banaka jakinarazita.

Edozein zalantza izanez gero

Programa nola ezarri edo interpretatzeari buruzko zalantzarik izatekotan, bezeroak/titularrak BBVAko bulego batera joan daitezke edo hona idatzi:

BBVA Bezeroentzako arreta-zerbitzua

Apartado de Correos 1598

28080 Madrid

Kontsultatu hemen Adiós Comisiones programaren oinarriak.