Quality Funds-ek aukeratutako funtsak
Nazioarteko funtsen kudeaketan espezializatutako BBVA arloak hauek hautatu ditu
-
Quality Funds Funts Hautaketa
-
Jada hautatzen ez diren funtsak
Ezagutu Quality Funds-en aditu taldeak aukeratutako funtsak
- Amundi EURO Liquidity-rated SRI (2024/03/12) - Funtsak erakunde publiko eta pribatuek jaulkitako epe laburreko kreditu-kalitate handiko bonuetan inbertitzen du. Zorroan sartu beharreko tresnak zorrotz hautatzen dira, jaulkitzailearen kreditu-kalitatea eta tresnek eskaintzen duten likidezia aztertuta.
- AXA World Funds - Robotech (2024/03/12) - Teknologiaren arloan inbertitzen duen errenta aldakorreko funtsa. Robotikaren balio-katean ekarpena egiten duten eta horretaz etekina ateratzen duten maila globaleko enpresak bilatzen ditu. Zorroak ia esklusiboki inbertitzen du teknologian, industrian eta osasunean.
- Blackrock BGF - Global Allocation Fund (2024/03/12) - Funtsak errenta aldakorreko eta errenta finkoko aktiboetan egindako inbertsioa konbinatzen du. Konpainiak hautatuz errentagarritasuna sortzen saiatzen da, herrialde, sektore eta industria mailan zorro dibertsifikatuarekin. Errenta aldakorraren maila %60 inguruan ibili ohi du, eta errenta finkoan %40 inguru, likidezia barne.
- Blackrock Strategic Funds - Blackrock Systematic US Equity Absolute Return Fund (2024/03/12) - Itzulera Absolutuko Funtsa, kudeaketa sistematikokoa, berrikuntzan, datuetan eta teknologian foku handia duena, datuak prozesatzeko teknika berriak dituena, hala nola "big data", konpainien balorazioen eraginkortasunik ezak ustiatzeko. AEBko errenta aldakorrean posizio luze eta laburrak hartuz inbertitzen du, estilo, burtsa-kapitalizazio eta denbora-horizontearen mailan dibertsifikatuz, merkatuarekiko esposizio neutralarekin.
- Candriam Equities L - Oncology Impact (2024/03/12) - Minbiziaren tratamenduaren balio-kate osoarekin lotutako osasun-sektoreko konpainietan inbertitzen du. 4 arlotan banatzen du: i) ikerketa eta diagnostikoa; ii) farmazia eta bioteknologia; iii) medikuntza-teknologia; eta, iv) biga data eta adimen artifiziala. Kudeaketako komisioaren %10 ematen die minbiziaren aurkako ikerketa proiektuei harpidetzen jatorrizko herrialdeetan.
- Cif - Capital Group EM Local Curr. DEBT Fund (lux) (2024/03/12) - Sortzen ari den zorraren jaulkipenetan inbertitzen duen fondoa, batez ere tokiko dibisako gobernu-bonuetan zentratzen dena. Malgutasuna du gorabidean dagoen unibertsoko beste eremu batzuetan dibertsifikatzeko, hala nola tokiko dibisako zor korporatiboan edo dibisa gogorreko jaulkipen emergenteetan.
- Columbia Threadneedle (lux) I - Ct (lux) European Social Bond (2024/03/12) - Fondoak batez ere jaulkitzaile korporatiboen kreditu-kalifikazio handiko bonuetan inbertitzen du, baita bonu kasik subiranuetan, gobernuetan edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan. Posizio horiek nagusiki Europan zentratzen dira.
- DWS INVEST - ESG Equity Income (2024/03/12) - Errenta aldakorreko akzioetan inbertitzen du maila globalean, batez ere dibidendu bakoitzeko errentagarritasun handia duten eta jasangarriak diren merkatu garatuetan, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatibo onaren eskakizunak (ESG) betetzen ez dituztenak alde batera utzita.
- FF - Global Technology Fund (2024/03/12) - Teknologiaren arloan inbertitzen duen errenta aldakorreko funtsa. Bere inbertsioaren unibertsoa mundu osoan kotizatzen duten konpainiek osatzen dute, zeinak teknologian etorkizuneko aurrerapenak edo hobekuntzak dakartzaten produktu, prozesu edo zerbitzuak garatzera zuzentzen baitira. Herrialde garatuetan inbertitzen du gehienbatean, baina gorabidean daudenetan ere inbertitzen du. Balorazioetan arreta handiagoa jartzen du horrekin alderatu daitezken beste funts batzuk baino, akzio oso garestiak erostea saihesteko.
- Goldman Sachs Funds III - Goldman Sachs Green Bond Short Duration (2024/03/12) - Funtsak korporazioen eta gobernuen errenta finkoko jaulkipenetan eta moneta-merkatuko tresnetan inbertitzen du, eta bere helburua da ingurumen aldetik inpaktu positiboa eragiten duten eta kreditu-kalitate handia duten proiektuak finantzatzea.
- Jpmorgan Investment Funds - Europe Select Equity Fund (2024/03/12) - Paneuropar eskualdeko enpresa handi eta ertainen akzioetan inbertitzen duen errenta aldakorreko funtsa. Kudeatzaileek eta analistek elkarrekin lan egiten dute gestio aktiboko funts bat eraikitzeko, estilo-alborapenik gabe eta herrialde eta sektoreen araberako erreferentziazko indizearekiko desbideratze arinekin.
- Jpm Funds - EURO Government Short Duration Bond Fund (2024/03/12) - Funtsak euroguneko gobernuek jaulkitako edo bermatutako epe laburreko zor-tituluetan inbertitzen du, gobernu horiek bermatzen dituzten tokiko agentziak eta gobernuak barne. Kreditu-kalitate handiko tituluetara bideratzen da. Funtsaren %20raino inbertitu dezake eurogunearekin zerikusia duten nazioz gaindiko erakundeetan.
- Franklin Templeton Global Funds PLC - Ftgf Clearbridge US Eq. Sustainab. Leaders (2024/03/12) - Estatu Batuetako akzioetan inbertitzen du. Industria edo sektore bakoitzean iraunkortasunean liderrak diren konpainietan zentratzen da. Horretarako, gestorearen finantza-analistek igorritako barneko ESG ratingean oinarritzen da. Gainera, bazterketak egiten ditu, eta horien artean erregai fosilak nabarmentzen dira, energiaren eraginpean ez egoteagatik.
- M&G (lux) If1 - M&G (lux) Optimal Income Fund (2024/03/12) - Funtsak errenta finkoko merkatuetako aukera guztiak esploratzeko malgutasuna du, eta, modu mugatuan, baita errenta aldakorrean ere (normalean %5). Funtsaren kudeaketa-taldeak inbertsioak aukeratzen ditu, makroekonomiaren, sektorearen, jaulkitzailearen eta jaulkipen bakoitzaren faktore-konbinazio jakin bat kontuan hartuta.
- Morgan Stanley Investment Funds - Global Brands Fund (2024/03/12) - Errenta aldakorreko funtsa da, eta herrialde garatuetako konpainietan inbertitzen du. Herrialde garatuetako konpainiek beren marjinen eta mozkinen hazkundean egonkortasuna dute ezaugarri, erreplikatzeko zailak diren aktibo ukiezinekin, palanka-efektupean, eta produktu-aukera zabala eta dibertsifikazio geografikoa dituzte. Ezaugarri horien guztien ondorioz, oinarrizko kontsumoaren sektorean inbertitzen du, oro har, baina baita beste sektore batzuetan ere, hala nola teknologian eta osasunean. Indizeari dagokionez, jaitsieretan nabarmentzen dira.
- Morgan Stanley Investment Funds - EURO Corporate Bond Fund (2024/03/12) - Europako kreditu-funtsa da eta investment grade (kreditu-kalitate handia) konpainien bonuetan inbertitzen du. Gutxietsitako tituluak identifikatzera bideratzen da eta hartutako arriskuari dagokionez errebalorizazio handiagoa eskaintzen dute.
- Pictet - Quest Europe Sustainable Equities (2024/03/12) - Ikuspegi jasangarria duen Europako errenta aldakorreko funtsa. Garanpen iraunkorraren printzipioak aplikatzen dituzten eta inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumeneko positiboa sortzen duten eskualde paneuroparreko enpresa handietan inbertitzen du.
- Pictet - Short-term Money Market EUR (2024/03/12) - Funtsak kreditu-kalitate handiko epe laburreko bonuetan eta eurotan izendatutako moneta-tresnetan inbertitzen du. Dibertsifikazio-printzipio batzuk bete beharko ditu: gutxienez %10 gobernuen bonuetan inbertituta egon behar du, eremu geografiko batean inbertitzeko gutxieneko ratinga AA- da, jaulkitzaile batekiko gehieneko esposizioa %10ekoa da, kreditu-kalitateagatiko gehieneko esposizioa %2koa da A ratingerako, %3koa AA ratingerako eta %4koa AAA ratingerako.
- PIMCO Funds: Global Inv. Series PLC - Emerging Markets Bond (2024/03/12) - Guztizko errentagarritasuna maximizatu nahi duen funtsa, dibisa gogorrean, batez ere dolarretan, gorabidean dauden herrialdeek jaulkitako bonuen zorro dibertsifikatuan inbertituz. Zor subiranoa du ardatz, baina bonu kasik subiranoetan eta korporatiboetan inbertitu dezake. Indizeaz kanpoko posizioak har ditzakete, bai herrialde-mailan, bai tresna-mailan.
- Robeco Cgf - Robeco Global Consumer TRENDS (2024/03/12) - Kontsumo-joera berrietan errenta aldakorrean inbertitzen duen funtsa da: kontsumitzaile digitala, garapen bidean dagoen kontsumitzailea, osasuna eta ongizatea.
- Robeco Cgf - QI Global Developed Sust. Enhanced Index Eq. (2024/03/12) - Errenta aldakor globalean inbertitzen du, batez ere ingurumenarekin, gizartearekin eta gobernu korporatibo onarekin (ESG) lotutako alderdietan. Iraunkortasunari dagokionez, berriz: unibertso alderaezinetik kanpo uzten ditu armak eta tabakoa bezalako industrien konpainiak eta GJHei ekarpen negatiboa egiten dieten enpresak. Indizearekin lerrokatutako errentagarritasuna eskaintzen du, arreta selektiboaren aurreko arriskua minimizatzean jartzen baitu.
- Schroder ISF - Global Cities (2024/03/12) - Higiezinen sektore globaleko zati likido eta kotizatuan inbertitzen duen funtsa da. Inbertsio guztiak NBEren Garapen Jasangarriaren 11. helburuarekin lerrokatzen ditu, eta zorrorako higiezinen konpainia global iraunkorrenak soilik hautatzen ditu.
OHARRA: Blackrock INC. konpainiak kudeatutako IKEak orotara, BBVA S.A.k guztira jaulkitako kapital sozialaren % 5 baino gehiago dute partaidetzetan.
Jarraian, Quality Funds-ek hautatutakoen artean dagoeneko ez dauden funtsen irteteko arrazoiak azaltzen ditugu.
- Blackrock Sustainable Fixed Income Strategies (2024/05/16) - BlackRocken fondoa oraindik ere nabarmendu beharreko funtsa da, nahiz eta hautaketa honen barruan eskaintza dibertsifikatzea ahalbidetuko duen beste bat aukeratu.
- Blackrock BGF - World Gold Fund (2024/03/12) - BlackRock-en funtsak funts ona izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Blackrock BGF - World Healthscience (2024/03/12) - BlackRock-en funtsak funts ona izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- DWS INVEST - Top Dividend (2024/03/12) - DWS funtsak gure ustez funts nabarmena izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- FF - European Larger Companies Fund (2024/03/12) - Fidelity-ren funtsak funts ona izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- GAM Multibond - Local Emerging Bond (2024/03/12) - GAM Holding matrizearen egoera korporatibo eta finantzarioan aldaketa garrantzitsuengatik ordeztu dugu
- Goldman Sachs F. SICAV - Global Millennials Equity Portfolio (2024-03-12) - Goldman Sachs-en funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Goldman Sachs Funds III - Goldman Sachs Green Bond (2024/03/12) - Goldaman Sachs-en funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Invesco Funds SICAV - Japanese Equity Advantage Fund (2024/03/12) - Invescoren funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- MFS Meridian Funds - Global Equity (2024/03/12) - MFS funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Morgan Stanley Investment Funds - Global Sustain Fund (2024/03/12) - Morgan Stanley-ren funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Nordea 1 - European Covered Bond Fund (2024/03/12) - Nordearen funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- PIMCO Funds: Global Inv. Series PLC - Emerging Mar. Bond ESG (2024/03/12) - Pimco-ren funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Polar Capital Funds PLC - Global Technology (2024/03/12) - Polar-en funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.
- Schroder ISF - Global Energy Transition (2024/03/12) - Schrodesr-en funtsak gure ustez nabarmentzen den funtsa izaten jarraitzen du, baina hautaketa horren barruan eskaintza gehiago dibertsifikatzea ahalbidetuko duen funts batez ordeztearen alde egiten dugu.