Ezagutu zure muga BBVArekin

Hau ez da mailegu baten eskaera

Hauxe da Ezagutu zure Muga, alegia bezero ez direnentzat mailegu digitalen esperientzia berri bat, BBVAn zer zenbateko eskaini ahal dizugun jakiteko aukera emango dizuna.

Bihurtu egia zure proiektua era pertsonalizatu eta arduratsuan. Zure datu pertsonalak bete eta zure bankua konektatu besterik ez duzu egin beharko.

Ez bazara BBVAko bezero, eman diezazukegun zenbatekoa ezagutzea oso erraza da:

  • Ordenagailu baten eta klik baten ikonoa

    Izapiderik gabe eta bulegotik pasa gabe

    Zure datu pertsonalak bete eta zure ohiko bankua BBVArekin konektatu besterik ez duzu egin beharko. 
  • Onartutako eskabide baten ilustrazioa

    Erantzuna 8 lanorduren buruan emango dizugu

    Gutxi gorabehera laneguneko 8 orduren buruan emango dizugu erantzun bat, gehienez eman diezazukegun zenbatekoarekin. 
  • Eta loturarik gabe: zuk izango duzu azkeneko hitza

    Zuk aukeratzen duzu mailegua eskatu ala ez. Kontratatzea erabakitzen baduzu, ez duzu bulegotik pasatu beharrik, ezta ere BBVAn kontu bat ireki beharrik.

Nola funtzionatzen du?

  • Ezagutu BBVAn eskain diezazukegun finantzazioaren gehieneko zenbatekoa

    BBVAren bezero ez bazara ere, jakin ahal izango duzu BBVAn eska dezakezun gehieneko zenbatekoa, azterketa pertsonalizatu baten bidez. 

    Izen-abizenak, NAN, jaioteguna eta jaiotze herrialdea bezalako datu pertsonalak bete eta zure bankua BBVArekin konektatu besterik ez duzu egin beharko, 8 lanorduren buruan zure azterketa pertsonalizatua egin eta zure finantza gaitasunera egokitzen den muga eskaini ahal diezaguzun. 

    Zure gehieneko finantzazio-muga jakinarazten dizugunean, eskatzea nahi duzun erabaki ahalko duzu. Azkenean mailegua eskatzen baduzu eta onartua bada, dirua BBVAko zure kontuan izango duzu berehala edo 48 orduko epean beste banku bateko kontu batean.

Zure muga ezagutzea horrelakoxe erraza da

    1. Sartu Ezagutu zure Muga esperientziara.
    2. Bete zure datu pertsonalak eta konektatu BBVAra zure bankuak.
    3. Erantzuna jasotzen duzunean, zeuk erabakitzen duzu mailegua eskatu ala ez.
    4. Mailegua eskatzen baduzu eta onartua bada, dirua BBVAko zure kontuan izango duzu berehala edo 48 orduko epean beste banku bateko kontu batean.

Ezagutu zure finantzazio-muga

Funts iraunkorren ilustrazioa

BBVAn finantzaketa arduratsua eskaintzeko egiten dugu lan

Ezagutu zure Muga esperientziari esker, gure bezeroei lagun diezaiekegu modu pertsonalizatuan eta arduratsuan finantzazioari buruzko erabakiak hartzen. Lagun iezaguzu zure osasun ekonomikoa zaintzen.

Informazio gehiago behar duzu?

Mailegua eskatzeak ez du esan nahi BBVAk onartzen duenik, ezta emango duenik ere. Kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertu ondoren, BBVAk eragiketa ukatu ahal izango du.

Eskaintzak titular bakarreko 20.000 €-ko kontratazio digitaletarako balio du. Produktua ez dago eskuragarri BBVAren bulegoetan.

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k onartu behar du finantzaketa.