Aurrez onartutako BBVA online mailegua
Interesatzen zaizu?
-
Zure mailegua lortzea oso erraza da
- Sartu zure gune pribatura aurrez emandako mailegurik baduzun egiaztatzeko.
- Aukeratu aurrez onartua zaizun baino zenbateko eta epe txikiagoa edo berdina.
- Sinatu digitalki eta dirua berehala kargatuko da zeure kontuan.
Mailegua BBVAk onartzearen mende egongo da.
Kontratuan atzera egiteko eskubidea duzu sinatu eta hurrengo 14 egun naturaletan, eta hala eginez gero ez duzu ezeztatzeagatiko komisiorik izango; irekitze komisioa itzuliko genizuke, eta egun horietan sortutako interesak soilik ordaindu beharko zenituzke.
Zure proiektua jasangarria al da?
-
Karbono aztarna murrizten lagunduko dizugu mailegu honekin, hobekuntza hauetarako:
- Eguzki-panelak: Eguzki plakak instalatzea autokontsumorako.
- Argiztapena: Argiztapen-sistemak energia-eraginkortasun handieneko bi motetako batean egon behar du.
Kontsultatu hobaria duten etiketatze energetiko motak orri honen amaieran.
- Berokuntza/klimatizazioa/aireztapena/ur beroa: Kondentsazio-galdara guztiak daude barne, baita klimatizazio-, berokuntza- eta aireztapen-sistemak ere, baldin eta azken horiek energia-eraginkortasun handieneko bi motetako batean badaude.
- Kontrola eta automatizazioa: Argiztapena, klimatizazioa eta okupazioa eta presentzia hautemateko gailuak instalatzea, instalazioen argiztatze, itzaltze eta pizte automatikorako.
- Isolamendua: Hobekuntzak instalazioen isolamendu termikoan (fatxadak, estalkiak...), dagoenari isolamendu termiko gehigarria jartzea, edo kristal bikoitz edo hirukoitzeko leihoak jartzea.
- Etxetresna elektrikoak: Neurri handiko etxetresna elektrikoak erostea (mikrouhin-labeak eta etxetresna elektriko txikiak kanpo); energia-eraginkortasun handieneko bi motetako batekoa izan beharko dira.
- Mugikortasuna: Ibilgailu elektrikoak edo hibrido entxufagarriak erostea, ibilgailu elektrikoentzako, bizikletentzako (motorrarekin edo gabe) eta patinete elektrikoentzako kargaguneak jartzea.
- Eguzki-panelak: Eguzki plakak instalatzea autokontsumorako.
Kuota txikiagoa ordaintzea gustatuko litzaizuke?
-
Murriztu interes-tasa % 1 zure nomina helbideratuta
BBVAren bezero zarenez, aurrez emandako online maileguari lotutako zeure ITN eta UTB propioak izango dituzu. Baina maileguaren bizialdi osoan 600 €-ko gutxieneko nomina bat edo 300 €-ko gutxieneko pentsio bat edo langabeziagatiko prestazio bat helbideratuta izatea erabakitzen baduzu, zure maileguak %1eko murrizketa izango du hasierako interes-tasaren gainean.
Murrizketa hori, gutxienez, maileguaren lehen 3 kuotetan aplikatuko da. Une horretatik aurrera, baldintzak berrikusiko dira murrizketa mantendu daitekeela egiaztatzeko. Berrikuspen hori bera egingo da 6 hilean behin maileguaren bizialdi osoan.
Eta lasaitasuna ere nahi duzu?
-
Ordainketak babesteko aseguru bat eskaintzen dizugu
Ziurrenik interesatuko zaizu zure mailegua sekula ez dela karga batean bihurtuko jakitearen segurtasuna izatea. Horregatik, Ordainketak Babesteko Asegurua eskaintzen dizugu, zure Aurrez emandako Online maileguarekin kontrata dezakezuna.
Aseguru honekin, kontratuan jasotako kausaren bat gertatuko balitz, aseguru-etxea egingo da ordaintzeko faltako litzatekeen zenbatekoaren kargu.
Aseguruaren prezioa maileguaren interes-tasari puntu portzentual bat gehituz kalkulatuko da, eta horren zenbateko zehatza kontratazio prozesuan jakin ahal izango duzu.
Ezagutu etiketatze energetikoa
Informazio gehiago behar duzu?
Honek ere interesatu zaitzake
Izan BBVAko bezero
- BBVAn lagundu egin nahi dizugu zure eguneroko kudeaketekin.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gauzak garden, argi eta era arduratsuan egiten sinesten dugu.