BBVA Aseguratutako Aurreikuspen plana
Aurrezkia metatuko duzu zure erretirorako
-
Interes-bermea.
-
Gutxieneko ekarpena: 600 €.
-
Pentsio planen fiskalitate berdina.
-
Hasierako epea zeure aukeran.
Nori zuzentzen zaio?
-
Euren erretiro pentsioa aurrezpen-plan baten bitartez osatu eta zerga-aringarriak lortu nahi dituzten 18 urtetik 75 urtera bitarteko pertsona guztientzat.
Zer abantaila eskaintzen dizu?
-
- Interes-bermea.
- Nahi dituzun onuradunak izenda ditzakezu, heriotza gertatuz gero.
- Pentsio planen fiskalitate berdina.
Nola funtzionatzen du?
-
Kontratazioa
- Hori kontratatzeko, 600 €-ko gutxieneko ekarpena egin behar duzu hasieran, eta ekarpena diru-sarrera baten bidez edo beste aurreikuspen plan edo pentsio planetatik ekar dezakezu.
- Nahi dituzun ohiz kanpoko ekarpenak egin ditzakezu, 1.500 €-ko urteko gehieneko mugarekin. Muga titular zaren pentsio plan eta zuzkidura plan guztien artean partekatzen da.
- Ekarpen bakoitzak bere errentagarritasun bermatua izango du, hots, ekarpen bat egiten duzun bakoitzean horri aplikatuko zaion interes-tasa teknikoa eta zenbat denboran aplikatuko den jakinaraziko zaizu.
- Estaldura heriotzaren kasuan: Onuradunek azken berritze-datan metatutako ekarpenaren edo balioaren % 101 jasoko dute, Interes Tasa Tekniko Bermatuan kapitalizatuta.
Hasierako epeaHasierako nahi duzun epea aukera dezakezu, 1 eta 15 urte bitartean, kontratatzerako momentuan duzun adinaren arabera.
Hasierako epealdia amaitu baino hilabete lehenago, bermatutako interes-tasa tekniko berria jakinaraziko dizugu, zer nahi duzun erabaki dezazun:
- Kontratua BBVA Seguros-ek jakinarazitako epe berrira berritzea.
- Beste APP, PPI edo EGAP batera intsuldatu.
- Erretiro-kontingentzien baldintzak edo aparteko likidezia-kasuren bat betez gero, bermatutako balioa xedatu ahal izango duzu.
ErabilgarritasunaProduktu hau ez da likidoa erretiroa hartu arte. Dena den, aseguratuak aldez aurretik xedatu ahal izango du, osorik edo zati batean, ezintasuna, gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia duen, egindako ekarpenak gutxienez hamar urteko antzinatasuna duenean, indarrean dagoen araudian edo unean-unean indarrean dagoen araudiak berariaz aurreikusitako beste edozein kasutan ezarritakoaren arabera.
Hala ere, mobilizatzeko eskubidea erabiliz gero, likidezia-kasu berezietako batzuk edo aseguratutako estalduretako batzuk gertatuko balira, merkatuko baldintzen arabera, mobilizatu edo jaso beharreko balioa emandako primak baino txikiagoa izan daiteke, lotutako aktiboen merkatu-balioaren eta Hornidura Matematikoaren zenbatekoaren artean balizko aldea dagoelako, eta erreskatearen unean galerak sor daitezkeelako ekarritako primekin alderatuta.
Zein baldintza bete behar dira asegurua kontratatzeko?
-
- BBVA kontu baten titulua izatea.
- Ez baduzu BBVAn konturik irekita, bat ireki dezakezu. Galdetu eskuragarri ditugun kontuen eta euren baldintzen inguruan.
- 18 eta 75 urte bitartean izatea. Gehienez 80 urte bete arte izan dezakezu.
Kontratua bertan behera utz dezakezu kontratatu osteko hurrengo 15 egunetan.
- BBVA kontu baten titulua izatea.
Informazio gehiago behar duzu?
Izan BBVAko bezero
- BBVAn lagundu egin nahi dizugu zure eguneroko kudeaketekin.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.