Likidazio-aldia hilaren 20an hasten da eta hurrengo hilaren 20an amaitzen da.
Hilabete bakoitzeko 20an sortzen da zure kreditu txartelarekin aldi horretan egindako ordainketen likidazioari dagokion ordainagiria. Hilaren 20a egun baliogabea bada, horren aurreko egun balioduna izango litzateke.
Ordainagiriaren kargu-data aukera dezakezu: likidazio hilabetearen 21ean edo hurrengo hilabetearen 5ean, eta edozein unetan alda dezakezu. Baina geroratuta ordaintzea aukeraturik baduzu, zeure gain hartu beharko dituzu likidazio-datatik ordainketa egunera arteko interesak.
Kargatzeko eguna hilaren 20a baino lehen aldatzen baduzu, hilabete horren bertako likidazioan izango du eragina. Hilaren 20tik 30era bitartean aldatzen baduzu, efektua hurrengo hilabeteko likidazioan izango du.
Zatikatutako ordainketak hilabetearen azken egun baliodunean likidatzen dira. Egun horretan (30ean edo 31n) likidazioari dagokion ordainagiria sortzen da, hurrengo hilaren 5ean kargatuko dena.