Zordunketa edo kreditu txartelaren CVV (Card Verification Value) kodea erabiltzen da txartelaren jabea erosketa egiten duen bera dela egiaztatzeko. Kode hori txartel fisikoaren atzealdean egon ohi da inprimatuta.
Segurtasun geruza bat gehiago izateko, Aqua txartel guztiek CVV dinamiko bat dute. Kode hori online erosketa bakoitzean sortzen da, eta soilik 5 minutuz dago erabilgarri. Horrela, zure dirua oraindik babestuago geratzen da gerta daitezkeen iruzur edo zibererasoen aurrean.