Aseguratzailea: BBVA ALLIANZ SEGUROS Y REASEGUROS, S.A.
Bitartekaria: BBVA MEDIACION, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO S.A., Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko aseguruen Bitartekoen Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta, OV0060 kodearekin. Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua hitzartua duzu.
Bila zabiltzan Arrisku Orotako edo Hirugarrenen estaldura duen auto-asegurua
- Behar guztietara moldatzen diren 6 aseguru-modalitate dituzu, hautazko estaldurak barne hartu beharrik gabe.
- Gidariaren gorputz-istripuak: 100.000 €-raino.
- Matrikularik gabeko eta administrazio-baimenik behar ez duten mugikortasun pertsonaleko ibilgailuetan zirkulatzeko erantzukizun zibileko estaldura; bizikletak, patinete elektrikoak, etab.
- Konfiantzazko tailerren sarean zerbitzu esklusiboak izango dituzu. Ibilgailua etxean jaso eta entregatzea, segurtasun-puntuak eta mailak aztertzea, ibilgailua garbitzea, etab.
- Arrisku Orotako estalduretan IAT zerbitzuak sartzen dira. Aldez aurreko azterketa bat egingo dugu BBVA Allianz Excelente tailerrean, zure autoa IATra eramango dugu eta berriro etxera eramango dizugu inolako kosturik gabe**.
- Zure automobilaren aseguruak duen frankiziaren prezioa % 20 murriztea, BBVA Allianz Excelente tailerretan erreparatzen baduzu.
- Errepideko eta bidaiako asistentzia egunaren 24 orduetan, asteko 7 egunetan.
- Online simulatu ahal izango duzu zure auto aseguruaren prezioa, eta modalitate eta estaldura guztiak egiaztatu, erraz eta konpromisorik gabe.
**90 egun, aurreko konpainia Allianz bada
**Bezeroak ordainduko du IAT tasa
Zer auto-aseguru mota behar duzu?
-
Hirugarrenentzako auto-asegurua
-
Arrisku Orotarako auto-asegurua
Hirugarrenentzako auto-aseguruaren estaldurak
Hirugarrenentzako zer aseguru-modalitate eskaintzen dizkizu BBVA Allianz Autok?
-
BBVA Allianz Autok hirugarrenentzako 2 aseguru-modalitate eskaintzen dizkizu:
- Hirugarrenentzako aseguru zabaldua.
- Hirugarrenentzako aseguru zabaldua + Lapurreta + Naturaren fenomenoak.
Zer estaldura eskaintzen dizkizute hirugarrenentzako aseguru-modalitateek?
-
Estaldurak
Hona hemen BBVA Allianz Auto aseguruaren hirugarrenentzako 2 modalitateetan sartzen diren estaldurak:
- Derrigorrezko Erantzunkizun Zibileko eta Erantzukizun Zibil Osagarriko asegurua.
- Kalteen erreklamazioa eta Kalte-ordainaren aurrerakina.
- Gidariaren gorputz-istripuak istripuaren kasuan, heriotza eta ezintasun fisiko iraunkorra eta osasun-asistentzia barne.
- Kristalen haustura.
- Suteagatiko kalteak.
- Animaliekin talka egiteagatiko kalteak.
- Gidabaimena kentzea eta puntuak galtzea.
- Isunen eta helegiteen izapidea administrazio-bidetik, defentsa juridikoa eta erreklamazio eta fidantzen kudeaketa.
- Ibilgailua konpontzeko maileguaren interesen ordainketa.
- Errepideko eta bidaiako asistentzia 0 km-tik egunaren 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
- BBVA Allianz Excelentes tailerren sare zabala zure ibilgailua matxura edo istripuren bat gertatuz gero konpontzeko, eta, gainera, ezbeharren edo matxuren bat gertatuz gero zure mugikortasuna bermatzeko zerbitzu-sorta zabala izango duzu (autoa etxean jaso eta entregatzea, ordezko ibilgailua erabilgarritasunaren arabera, matxuretan onurak edo konponketak norbere kabuz).
Gainera, Hirugarrena Zabaldua + Lapurreta + Naturaren fenomenoak modalitatean hau barne da:
- Lapurretagatiko kalteak.
- Naturaren fenomeno ez-katastrofiko edo apartekoek eragindako kalteak eta horien ondorioak (tximista, haizea, harri-jasa, elurra, euria, luiziak eta lur-hondoratzeak).
Arrisku Orotarako auto-aseguruaren estaldurak
Arrisku orotako zer aseguru-modalitate eskaintzen dizkizu BBVA Allianz Autok?
-
Estaldurak
BBVA Allianz Autok arrisku orotako 4 aseguru-modalitate eskaintzen dizkizu:
- Arrisku Orotakoa Frankiziarekin (Frankizia txikia).
- Arrisku Orotakoa Plus Frankiziarekin (Frankizia handia).
- Arrisku Orotako Esklusiboa Frankiziarik gabe, ibilgailua BBVA Allianz Excelentes sareko tailerretan bakarrik konponduz.
- Goi-mailako Arrisku Orotakoa Frankiziarik gabe, ibilgailua aukera askeko tailerretan zein BBVA Allianz/BBVA Allianz Excelentes sareko tailerretan konponduta.
Zer estaldura eskaintzen dizkizute arrisku orotako aseguru-modalitateek?
-
Estaldurak
Hona hemen BBVA Allianz Auto aseguruaren arrisku orotako 4 modalitateetan sartzen diren estaldurak:
- Derrigorrezko Erantzunkizun Zibileko eta Erantzukizun Zibil Osagarriko asegurua.
- Kalteen erreklamazioa eta Kalte-ordainaren aurrerakina.
- Gidariaren gorputz-istripuak istripuaren kasuan, heriotza eta ezintasun fisiko iraunkorra eta osasun-asistentzia barne.
- Kristalen haustura.
- Suteagatiko kalteak.
- Animaliekin talka egiteagatiko kalteak.
- Lapurretagatiko kalteak.
- Naturako Fenomenoengatiko kalteak.
- Norberaren kalteak, frankiziarekin edo frankiziarik gabe.
- Gidabaimena kentzea eta puntuak galtzea.
- Isunen eta helegiteen izapidea administrazio-bidetik, defentsa juridikoa eta erreklamazio eta fidantzen kudeaketa.
- Errepideko eta bidaiako asistentzia 0 km-tik egunaren 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
- BBVA Allianz Excelentes tailerren sare zabala zure ibilgailua matxura edo istripuren bat gertatuz gero konpontzeko, eta, gainera, ezbeharren edo matxuren bat gertatuz gero zure mugikortasuna bermatzeko zerbitzu-sorta zabala izango duzu (autoa etxean jaso eta entregatzea, ordezko ibilgailua erabilgarritasunaren arabera, matxuretan onurak edo konponketak norbere kabuz).
Zer alde dago Arrisku Orotako Frankiziadun bi modalitateen artean?
-
- Aldea, funtsean, frankiziaren prezioa da. 'Arrisku Orotarako Frankizia' modalitateak frankizia-prezio txikiagoa du Arrisku Orotarako Frankizia Plus modalitatearekin alderatuta.
- Arrisku Orotako Frankiziadun bi modalitateetan, ezbeharra gertatzen denean aukeratu ahalko duzu ibilgailua zeuk aukeratutako tailer batean edo BBVA Allianz/BBVA Allianz Excelentes Sareko tailer batean konpontzea.
- Ibilgailua BBVA Allianz/BBVA Allianz Excelentes sareko tailer batean konpontzen baduzu, frankiziaren prezioa % 20 murriztuko da, aukera libreko tailer batekin alderatuz.
Ondo etorriko litzaizuke ordainketa zatikatzea eta, bide batez, zure aseguruekin aurreztea?
- Aseguruaren ordainagiria hilekoetan zatikatuko da, erosotasunez eta ustekaberik gabe ordain dezazun.
- %4tik aurrera aurreztu ahalko duzu planean bi BBVA aseguru sartuz gero, %5 hiru aseguru sartzen badituzu, eta horrela igotzen joanez, gehienez %15erainoko aurrezpenera helduz 10 aseguru sartuz gero.
- Eta, guztia, komisiorik eta egonaldirik gabe.
Auto-aseguruei buruzko informazio gehiago behar duzu?
Honek ere interesatu zaitzake
Ezagutu gure aseguruak
Izan BBVAko bezero
- BBVAn lagundu egin nahi dizugu zure eguneroko kudeaketekin.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gauzak garden, argi eta era arduratsuan egiten sinesten dugu.