Txakurrentzako eta katuentzako BBVA maskoten asegurua
Zer hartzen du barne txakur eta katuentzako maskoten aseguruak?
-
Txakurrentzako eta katuentzako albaitaritza-aseguru honekin, oinarrizko estaldura hauek izango dituzu:
- Lapurtuz gero edo istripuan hilez gero maskotari eragindako kalteak.
- Galduz gero maskota tokiko hedabideak erabiliz bilatzeagatiko gastuak itzultzea.
- Txakur edo katuentzako babeslekuaren gastuak, zu, bikotekidea edo seme-alabak ospitalera eramaten bazaituzte.
- Defentsa juridikoa.
- Sakrifizioa eta gorpua desegitea.
- Eguneko 24 orduetan telefonoz albaitariarekin hitz egiteko zerbitzua.
Zer modalitate nahiago duzu?
-
Completa modalitatea
Maskotak 3 hilabete dituenetik kontrata dezakezu, 7 urte bete arte. Oinarrizko estaldurez gain, Maskota aseguruak istripu edo gaixotasunagatiko albaitaritza gastuak estaltzen ditu, 500 €, 1.000 € edo 2.000 €-ra arte, aseguratzeko aukeratzen duzun zenbatekoaren arabera:
- Animalia albaitaritza zentro kolaboratzaileetan artatzen bada, ez duzu ezer ordaindu beharko.
- Kolaboratzailea ez den beste zentro batean artatzen bada, zuk ordaindu beharko dituzu gastuak, eta aseguru etxeari eskatu haiek itzultzeko; gastu horien % 80 itzuliko dizkizu.
Esencial modalitateaMaskotak 3 hilabete dituenetik kontrata dezakezu, 9 urte bete arte. Oinarrizko estaldurez gain, istripuagatiko albaitaritza gastuen % 100 estaltzen du, 1.000 €-ra arte, eta edozein albaitaritza zentrotan. Hori justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu besterik ez duzu, eta horren abonua eskatu konpainiari.
Maskotentzako asegurua handitu nahi duzu?
-
Txakurrentzako eta katuentzako erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeko aukera duzu, 185.000 €-rainokoa ezbehar bakoitzeko, maskotak eragin ditzakeen kalte material eta pertsonalengatik hirugarrengo bati kalte-ordaina emateko.
Zer baldintza bete behar ditu maskotak?
-
Konpainiako animalientzako aseguru bat kontratatu ahal izateko baldintzak
- Zure maskota segurtatu ahal izateko, konpainia-txakurra edo- katua izan behar da, arraza edozein dela ere, eta beste helburu batzuetarako erabiltzen direnak, hala nola ehiza eta/edo zaintza.
- Mikrotxipa izan behar du.
- Egunean izan behar du txertaketen egutegia.
- Osasun egoera hobezinean eta kalte edo ezintasun fisikorik gabe izatea:
- Azken urtean gaixo egon ez izatea.
- Inoiz ebakuntza kirurgikorik jasan ez izatea, antzutzea salbu.
Txakur eta katuentzako aseguruei buruzko informazio gehiago behar duzu?
Honek ere interesatu zaitzake
Ezagutu gure aseguruak
Izan BBVAko bezero
- BBVAn lagundu egin nahi dizugu zure eguneroko kudeaketekin.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gauzak garden, argi eta era arduratsuan egiten sinesten dugu.
Maskota asegurua
Simulatu