BBVA, Kit Digitalaren Agente Digitalizatzailea
BBVAk enpresen digitalizazioan lagundu nahi du, eteentzako zerbitzu digitalen alde egindako apustuari jarraituz.
BBVAk, Kit Digitala programaren Agente Digitalizatzaile gisa, merkataritza elektronikoko soluzio bat eskaintzen du
Zer da Kit Digitala Programa?
Espainiako Gobernuaren ekimen bat da Espainiako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, Europako Next Generation EB funtsekin finantzatuta dago eta edozein sektoretako enpresa txikiak, mikroenpresak eta langile autonomoak digitalizatzeko laguntzak ematea du helburu.
Digitalizazio-soluzioak Programaren Digitalizazio Soluzioen Katalogoan biltzen dira.
Zure negozioaren eraldaketa digitalerako "bonu digital" bat eskatu ahal izango duzu, 2.000 € eta 12.000 € bitartekoa, kontratatutako langile kopuruaren arabera.
Online saldu behar denean, ete bat handienen pare egon daiteke
Kit Digitala-ST Birtuala zure online dendan egindako kobrantzak azkar eta modu seguru kudeatzeko aukera ematen dizun ordainketa-pasabidea da. Eta ordainketak berehala jasotzeko.
Eta guztia hilean 0 €-tan 12 hilabetez, Kit Digitala Bonuaren tarifarekin. Kit Digitala programaren diru-laguntzarik gabe, kostua 220 €-koa da (100 € alta ematean, gehi beste 10 € hilean).
Kudeatu kobrantzak erraz eta seguru
24 orduko euskarri espezializatuarekin, urteko 365 egunetan.
- Merkataritza elektronikoko plataforma nagusietan erraz eta azkar txertatzen dira, doako exekutagarrien bidez.
- Edozein gailutara egokitzen den ordainketa-orri pertsonalizagarria.
- Zure salmenten online jarraipena eta eragiketen kudeaketa administrazio-moduluan. Gainera, My Business app-arekin kontrola dezakezu zure negozioen egunerokotasuna, eroso eta mugikorretik.
Konfiguratu ST birtuala zure merkatuaren eta negozio-ereduaren arabera
- Txartelekin ordaintzeaz gain, beste ordainketa-modu batzuk ere eskaini ahal izango dizkiezu bezeroei: Bizum, Applepay edo Googlepay.
- Ordainketa geroratuak ere eskaini ahal izango dituzu Plazoxekin, klik bateko edota harpidetza bidezko ordainketen bidez, besteak beste.
- Mundu osoan saldu ahal izango duzu, bezero nazionalei zein nazioartekoei, hizkuntza anitzeko ordainketa-orriarekin eta monetan kobratzeko aukerarekin.
ST Birtualaren tarifak
Lehen 12 hilabeteak 0 €, Next Generation EB europar funtsen Bonu Digitalaren diru-laguntzarekin
Lehen urtea igarotakoan, tarifa 10 € izango da hilean.
Kit Digitala Bonuaren tarifak hau du barne:
- ST Birtualaren alta.
- ST Birtuala hileroko mantentzea.
- Bizum eta Visa eta Mastercard txartelekin egindako ordainketak (B2B modalitateak izan ezik), urtean 20.000 € arte. Hori gainditzen bada, %1,10eko gehigarria kobratuko da salmenta bakoitzeko. Ordaintzeko beste modu batzuetarako, tarifa gehigarriak aplikatuko dira.
Kit Digitala Bonuaren tarifak ez ditu beste marka batzuetako txartelak barne hartzen.