Ez. Paperik gabeko Mailegu Azkarrak egun BBVAn konturik ez duten pertsonei zuzenduta dago. Baina gogoan izan ezen interes-tasan %1eko murrizketa lortu nahi baduzu, BBVAn kontu bat ireki eta nomina edo pentsioa helbideratu behar duzula mailegu azkarraren iraupen osoan zehar.
Azaroaren 27a
Irakaslearen Eguna
FALTA DA
Zergatik ospatzen da Irakaslearen Eguna?
Irakasleen Egunak ikastetxe eta unibertsitateetara joaten diren (bai gure herrialdean, bai mundu osoan) ikasleen hezkuntzaz arduratzen diren guztiak omentzen ditu. Ospakizun horren helburua da ikaskuntza horri aitortza eta balioa ematea eta hori ematen duen irakasleak gure gizartean duen egitekoa eta inpaktua gorestea.
Noiz ospatzen da Irakaslearen Eguna?
UNESCOk urriaren 5a ezarri zuen Irakasleen Eguna ospatzeko data. Hala ere, Espainian azaroaren 27an izaten da. Calasanzeko San Jose irakasleen patroiaren egunarekin batera ospatzeagatik da. Espainia ez da Irakaslearen Egunaren data aldatu duen herrialde bakarra, Argentinak (irailaren 11), Brasilek (urriaren 15a) edo Txilek (urriaren 16a) ere aldatu egin dute, beste batzuen artean.
Nori zor zaio Irakaslearen Egunean egiten den omenaldi hori?
Irakaslearen Eguna azaroaren 27an ospatzen da Espainian, urtero irakasleen patroiari, Calasanzeko San Jose apaiz eta pedagogoari, egiten zaion omenaldiarekin bat egiteko. Hezkuntza modernoaren aitzindaritzat dute (haren eskutik sortu zen Europan lehen ikastetxe kristau, herritar eta doakoa: Pias Ikastetxeak).
Ikaslea bazara, finantzatu zure prestakuntza eta ikasketak BBVArekin
Informazio gehiago behar duzu?
Beste data garrantzitsu batzuk
-
Cyber Monday
Ziberastelehena esaten zaio Estatu Batuetako Esker Emate Egunaren ondorengo astelehenari, "ostiral beltzaren" ostean burutzen da. Espainian, lehen ziberastelehena 2012an izan zen. -
Informatikaren Eguna
Informatikaren Eguna abenduaren 9an ospatzen da eta diziplina horrek XX. mendean (eta XXI.enean) mundu osoan bete izan duen egiteko garrantzitsua oroitzen du. Horri esker, pertsonak elkar konektaturik daude eta beren artean datuak eta informazioa bidaltzea errazten da. -
Eguberri Eguna
Eguberri Eguna kristautasunaren egunik garrantzitsuenetakoa da. Jesu Kristo Betleemen jaio zela ospatzen da. Eguberri Eguna familian batu eta biltzeko eguna da.