Auto elektriko baten kargaguneak dira autoaren bateriak kargatzea ahalbidetzen duten tokiak. Hainbat mota daude:
- Hormako kargagunea (edo Wallbox): edozein ibilgailu elektriko (edo hibrido) motarako erabilgarria, jarriko den garajearen hormari ainguratze batzuk eskatzen ditu hura instalatzeko. Etxeko argindarrarekin ibili ohi dira. Horiek dira ohikoenak, duten prezioagatik eta erabilerrazak direlako.
- Zutoineko kargagunea: kargagune bat sortzerako enpresek eta administrazio publikoek gehien erabiltzen dutena da. Karga 4 egoeran jarrita ahalbidetzen du; hala, 30 minuturen buruan bateriaren %80 kargatuta da. Ez da era iraunkorrean erabiltzea gomendatzen, epe ertainera bateria hondatzen duelako.
- Potentziaren kontrol dinamikoa duen kargagunea: auto elektrikoen kargaguneen azken modeloa da; horren bidez, auto elektrikoaren eta etxean egiten diren beste kontsumoen arteko karga orekatzen du, kontrataturik den potentzia gainditu gabe (bestela, argindarra joan daiteke).
- EV kargagune eramangarria: tamaina txikikoa eta pisu gutxikoa da, eta ibilgailu elektrikoaren maletategian eraman daiteke, bateria kargatu behar denean erabiltzeko. Korronte-hargune bat izatea besterik ez da behar.