Aurrekontuak
Izan zure gastuak kontrolpean Aurrekontuak-ekin
Nola funtzionatzen du Aurrekontuak esperientziak?
-
Zure hileko gastuak kontrolpean izatea erraza eta erosoa da "Aurrekontuak"ekin. Ezarri hilean gehienez gastatu nahi duzun zenbatekoa edozein kategoria edo azpikategorietan (aisialdia, garraioa eta bidaiak, moda eta apainketa, etxea).
Ordainketak egiten joan ahala, horien zenbatekoa deskontatzen joango da muga gisa ezarri duzun kopurutik. Zure aurrekontua ez dezazun gainditu, ohartarazpenak jasoko dituzu portzentaje jakin bat gainditzen duzunean.
Zure gastuen bilakaera erraz neurtzeko tresna
-
Langa berdea
Adierazlea berdean azaltzen da zure hileko gastua muga gisa ezarri duzun zenbatekoaren %70 azpitik denean. -
Langa horia
Kolore horiaren arabera, zure gastu-maila aurrekontuaren gehienezko kopuruaren % 70etik gorakoa da. -
Langa gorria
Azkenik, gastuen neurgailua gorrira pasatuko da zure gastuen bolumenak ezarri izan duzun muga gainditzen duen bakoitzean.