BBVAren app-aren laguntzarekin eta horren mezu pertsonalizatuekin errazagoa izango da diru-sarrera eta gastuen arteko orekari eustea, ustekabeei aurre egiteko koltxoi bat izateko aurreztea, geure buruari kapritxo bat ematea eta, are, etorkizunari lasaitasun handiagoz heltzeko baliabideak izatea.
Zure egunerokoa kontrolpean
Zure gastuen eta diru-sarreren kontrola eramateaz harago, zeure oreka aurkitzen lagundu nahi dizugu BBVAn. Zure ekonomia zeure erara kudeatuz osasun finantzario ona izan dezakezulako.
Zuri egokitutako gomendioak
Zure osasun finantzarioa errazago hobetzen da app batek aholku pertsonalizatuak ematen dizkizunean. Desokera zaitzaketeen gertaerei aurrea hartzen dienean. Edota zure finantzen kontrol osoa hobeto eramateko tresnak gomendatzen dizkizunean.
Hartu zure diruaren kontrola gehiago goza dezazun
Antolatzea ezinbestekoa da zure kontuetan desorekak saihesteko.
- Ezarri aurrekontuak zure gastuak kontrolatuta izaten jakiteko.
- Lortu ikuspegi globala zure beste bankuetako kontuak gehituta.
- Erabili “aurreikusitako mugimenduak” datozen hilabeteei begira antola zaitezen.
Zure ekonomiaren kudeaketa hobetua
Ikusi begirada batean zure etxeari lotutako gastu errepikari guztiak (gasa, argia, ura, Netflix, Amazon edo gisako plataformetarako harpidetzak, etab.). Guztia leku beretik.
Horrela, errazagoa da kontrola eramatea, zure gastu finkoek ez daitezen izan zure hileko diru-sarreren %50 baino gehiago eta gainerakoa gastu aldakorretan eta aurrezkiaren artean birbana dezazun.
Interesatzen zaizu? Deskargatu BBVAren aplikazioa
Gehiago jakin nahi duzu osasun finantzarioari buruz?
Zure egonkortasun finantzarioa hobetzeko beste metodo batzuk
-
Aurrezki modua
Eskura jartzen dizkizugu gure aukera guztiak, zure aurrezki modua erosoen sentitzen zaren eran konfigura dezazun.Informazio gehiago -
Etorkizun modua
Zeuri une oro hoberen egokitzen zaizkizun aukerak aurkitzeko aholkularitza ematen dizugu.Informazio gehiago