Zer da zure txartelak piztu eta itzaltzea?
BBVAk eskaintzen dizun aukera bat da zure zordunketa edota kreditu txartelak nahi duzunean piztu edo itzali ahal ditzazun, dela ez erabiltzeagatik, galtzeagatik edo lapurretagatik, dela zure kontuan iruzur egin dizutenaren susmoa duzulako.
Zure txartelak noiznahi itzali ahalko dituzu aldi baterako, baita betirako baja eman ere, desgaituta utziz online erosketak, erosketa fisikoak, igorpenak, atzerriko ordainketak edo kontsultak egiteko eta kutxazain automatikoetan dirua ateratzeko.
Edozein arrazoirengatik 'itzalita' dagoen txartel bat erabiltzen baduzu eragiketa bat egiteko, jakinarazpen bat helduko zaizu, erabiltzea nahi baduzu 'piztu' egin behar duzula azaltzen dizuna.
Nola itzaltzen edo pizten dut nire txartela?
Sartu zure online bankura mugikorrarekin edo tabletarekin zure txartelak piztu edo itzali beharra duzunean.
Zure mugikorrarekin app-ean:
- Hasieraren pantailan, sakatu erabili nahi duzun txartelean eta eman 'Piztu edo Itzali' aukerari.
bbva.es webgunean:
- Zure Posizio Globalean, Txartelak atalean, sakatu 'Mugatu eragiketak' aukeran eta hautatu itzali edo piztu nahi duzun txartela.
- Sakatu Orokorra > Hurrengoa.
- Pantaila horretan zure txartela piztu edo itzali ahal izango duzu, aldi baterakoa edo betirako.